castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Geuk garatutako proiektuak :: Arriskua non, haurrak han!! (Bilduma) :: Marrazkiak bukatzen

Marrazkiak bukatzen

Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutza hedatzea eta prestakuntza ematea oraindik ere jorratu behar den oinarrizko pilarea da. Epe ertain/luzean egin behar da lan egungo haurtxoekin, laneko segurtasun eta osasunarekin lotutako balioak indartuz eta, arriskuaren pertzepzioa hezkuntzaren oinarritik landuz. Horrek, etorkizunean, gizarteak kontzientzia handiagoa izaten lagunduko du eta, azken finean, gizarte seguruagoa izatea ekarriko du.

Zentzu horretan, Osalanek diruz lagunduta, MARRAZKIAK PINTATZEN deituriko liburua argitaratu genuen. Bertan, zi zati bereizten ziren:

* Liburuaren 1.zatian, 25 arrisku egoera islatzen dituzten marrazkiak ikus ditzakezu. Lehenengo eta behin, marrazkiak osatu eta ondoren dagokien koloreaz pintatzen ahalegintzea eskatzen zaizu.

* Liburuaren 2.zatian, marrazkietan azaltzen diren arrisku egoerei buruz, kasu bakoitzean, bi galdera egingo zaizkizu. Horien zuzen erantzutea duzu egin beharreko lana.

 Egin klik irudian liburuxka ikusteko:

 

Ale guztiak agortu ziren, eta seguruenik, OSALANek berariaz egokitu duen GAZTEPREBEN deituriko atalean egongo da laster eskuragarri. Geuri zegokigun materiala prestatu eta entregatzea, eta hala egin genuen.

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS