castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Geuk garatutako proiektuak :: Arriskua non, haurrak han!! (Bilduma) :: Beñat eta Naiaren bizitzako egun bat

Beñat eta Naiaren bizitzako egun bat

Zenbateraino ematen die haurrei egun oso batek! Goizean jaikitzen direnetik eta berriro oheratzen diren bitartean, zenbat gauzan egiteko eta bizitzeko aukera izaten dute, etxean bertan etxekoekin, kalean, familiakoekin edota lagunekin, ikastetxean, eta abar. Egoera eta bizipen asko, dudarik gabe.

Bestalde, jakina da adinean jadanik aurrera doazen aiton-amonekin batera, haurrak direla babes falta handiena senti dezaketenak eta orokorrean, zaurgarrienak. Batzuen kasuan, adinaren eraginez izan ditzaketen ahuleziek, ahalmen-urripenek, mugikortasun arazoek edota erreakzionatzeko gaitasun gabeziek duten eraginengatik; eta besteen kasuan, haurren kasuan, alegia, ezjakintasunaren eta arriskuaren pertzepzioaren aurrean daukaten hutsunearen eraginez.

Aipaturiko aldagai hauen guztien konbinaketak istripuak eragin ditzaketen arrisku egoerak sortzen ditu, dudarik gabe.

Hau guztia islatzeko, 4 eta 6 urteko Beñat eta Naia anai-arreben kasu hipotetikoa jasoko dugu jarraian. Etxetik kanpo lan egiten duten guraso gazteekin bizi dira, eta beste hainbaten kasuan bezala, ez daukate erraza lana eta familia bateratzea. Haurren eguneroko ordutegiak eta lanaren ondorioz gurasoek dituztenak bateraezinak dira egunero zenbait momentutan. Ondorioz eta zorionez, aiton-amonen ezinbesteko laguntza jasotzen dute.

Hainbat agertokian, guztira, 50 egoera agertzen dira. Ia guztietan, arrisku egoera errealak islatzen dira. Batzuen ondorioz, maila ezberdinetako kalteak jasotzen dituzte, beraiek zuzenean edota besteren batzuek, baina beti ere, beraiek aurrean daudela. Beste hainbat kasutan kalte fisikorik ez baina susto ederrak izango dituzte.

Ez da bat ere normala, jakina, egunean bertan eta pertsona berberek horrenbeste zoritxar izatea, baina bai, beharbada, hainbeste egoera arriskutsurekin elkarbizitzea. Antzeko adina dutenen bizitzako egun hipotetiko oso bat aurkezten dizuegu bada, kontzientzia hartzen, jokabide egokiak bultzatzen eta prebentzio kulturaren sustapenean lagunduko duten itxaropenean.

Istoriotxo honek joko handia eman dezakeela uste dugu, irakasleek ikasleekin jorratu eta hausnartu ahal izateko. Zenbat eta barneratuago izan arriskuaren pertzepzioaren kontzeptua eta erantzuteko jokabide egokiak, orduan eta arrisku egoera gutxiago bizi izango lituzkete gure haurrek, edo/eta hala gertatzen diren kasuetan, erantzun egokiagoak emateko gai izango lirateke.

Klikatu hemen istorioa ikusteko

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS