castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Erakusketa iraunkorra :: NBE

NBE

NORBANAKOA BABESTEKO EKIPOAK soinean janzten dira eta berez arriskurik kentzen ez badute ere, honen aurrean jartzen diren barrerak dira. Ondorioz, prebentzioan NBEak, lanak dakartzan arriskuetatik babesteko bitartekoak dira.

METODO OSAGARRI GISA ERABILI BEHAR DIRA ETA EZ BESTE NEURRIAK ORDEZKATZEKO!!

 Ekipo hauek etengabe zaindu eta manten du behar dira, istripuen ondorioz sor daitezkeen lesioak txikitzeko edo saihesteko, baita arrisku zehatzetik babesteko ere.

ATAL EZTABAIDATUA IZATEN DA, IZAN ERE, LANGILE GEHIENEI DAGOKIE

ETA ARRAZOI BAT DELA EDO BESTEA DELA, SARRITAN BAZTERTU EGITEN DIRA.

NORBANAKOA BABESTEKO EKIPO egokiak erabakitzea ez da erraza izaten eta ondorengo urratsak jarraitu behar dira: BEHARRA, AUKERAKETA, LANGILEA KONBENTZITU, GAINBEGIRADA, eta abar.

Babes EGOKIA ziurta dezan, honako ezaugarriak bete behar ditu:

NORBANAKOA BABESTEKO EKIPOEN ingurukoak jorratzeko, BERARIAZKO GUNE BAT EGOKITU DUGU ERAKUSKETA IRAUNKORREAN, ezarritako gidoi bat oinarritzat hartuz aipatutakoak sakondu, lege-eskakizunak aipatu eta NBEen sailkapena jorratzeko aukera izango dugu bertaratzen direnekin.

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS