castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Erakusketa iraunkorra :: Seinalizazioa

Seinalizazioa

Egunero egiten dugun jarduera askotan, era batera edo bestera, SEINALEAK erabili ohi ditugu. Kale-zirkulazioaren komunikazio-kodeak seinale optikoetan eta hots-seinaletan oinarritzen da. Lan-munduko seinaleek ere antzeko helburua dute.

Beharrezkoa denean lan-lekuetan SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO SEINALEZTAPEN egokia egon dadin neurriak hartuko dira. Neurri hauek bestelako prebentzio eta babes-neurrien OSAGARRI izango dira.

Eraginkorrak izan daitezen eta era berean prebentzio helburua bete dezaten, SEINALEEK honako baldintzok bete beharko dituzte :

Gaur egun, LANTOKIETAKO SEINALEAK 485/1997 ERREGE DEKRETU bidez araututa daude. Besteak beste zera erregulatzen da: segurtasun-koloreak, kontraste-koloreak, forma geometrikoak, sinboloak eta neurriak.

485/97 ERREGE DEKRETUAN ezarrita daudenetatik at, badaude beste berariazko zenbait araudi, SEINALEZTAPENAREN inguruko alorrak lantzen dituztenak; besteak beste: seinaleak gasa presiopean duten gas-ontzietan, seinaleak hodi industrialetan, merkantzia arriskutsuen garraioetako seinaleak, substantzia arriskutsuen etiketak, seinaleak eroale elektrikoetan, koloreak makinetan, eta abar.

LANTOKIETAKO SEINALEZTAPENAREN ingurukoak jorratzeko, BERARIAZKO GUNE BAT EGOKITU DUGU ERAKUSKETA IRAUNKORREAN, ezarritako gidoi bat oinarritzat hartuz aipatutakoak sakondu, lege-eskakizunak aipatu eta SEINALEEN sailkapena jorratzeko aukera izango dugu bertaratzen direnekin.

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS