castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Erakusketa iraunkorra :: Kartelen bilduma

Kartelen bilduma

Laneko segurtasun eta osasunaren alorreko euskarazko kartel gehiegirik ez zeudenez, 25 kartelen bilduma bat prestatzeko aukera helarazi genien duela urte batzuk Osalanei.

Proiektua onartua izan zen eta A1 formatuan ondoko gaien inguruko kartelak prestatu genituen: PREBENTZIOKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK, PREBENTZIOAREN ANTOLAKETA, ENPRESABURUEN BETEBEHARRAK, LANGILEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK, LANGILEEN PRESTAKUNTZA, INFORMAZIOA, KONTSULTA ETA PARTE-HARTZEA, PREBENTZIORAKO ORDEZKARIAK-LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN BATZORDEA, ISTRIPUEN KOSTUAK, ZARATA, DARDARAK, ZAMEN ESKUZKO MANIPULAZIOA, KUTSATZAILE KIMIKOAK, SUTEEN AURKAKO EKIPOAK, GARBITASUNA ETA ORDENA LANTOKIAN, BABES PERTSONALERAKO EKIPOAK, ERGONOMIA, PSIKOSOZIOLOGIA, OSASUNA ZAINTZEA, SEGURTASUNEKO SEINALEZTAPENA, LANEKO ARRISKUEN EBALUAZIOA, ELEKTRIZITATE-ARRISKUAK, MAKINAK, ISTRIPUEN IKERKETA, LARRIALDI PLANGINTZA, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA HAURDUN DAGOEN LANGILEAREN KASUAN eta LANTOKIAK.

Kartel horiek eta norbanakoa babesteko ekipoekin jantzitako manikiak oinarritzat hartuz, eta ordurarte garatutako hainbat materialek osatuta, LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN ALOREKO bi erakusketa antolatu genituen, bata Markia Xemeine (Uhagoneko aretoan) eta bestea Ondarroan (udal erakusketa aretoan).

   

Markina-Xemeineko erakusketa

Ondarroako erakusketa

    

ORAIN, GUZTIAK DAUDE IKUSGAI ESPERANTZA ERAIKINEAN

EGOKITU DUGUN ERAKUSKETA IRAUNKORREAN.

 

Bertaratzen direnek bi aukera dute: gai zehatz bat/batzuen inguruko azalpenak jaso edota guztien inguruko azalpenak jaso, laneko segurtasun eta osasun alorreko ikuspegi orokor bat izateko asmoz.

 

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS