castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Erakusketa iraunkorra :: Osalanen txokoa

Osalanen txokoa

Abenduaren 21eko 7/1993 Legeak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortu zuen, eta OSALAN izendatu zuen, Osa, osasunetik, eta lan hitzak batuz. Erakunde berri hau Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, egungo Lan eta Gizarte Gaietako Sailari, atxikitako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Autonomiadun Administratibo gisa eratu zen. Honela, Osalan langileen osasunaren inguruko jarduketa ezberdinak kudeatu, koordinatu eta sustatzeaz arduratutako erreferente bihurtu zen.

Bere eskumenak, enplegatutako langileak dituzten ekonomia-jardueren arlo guztietara zabaltzen dira, herri-administrazioak, elkarlaneko kooperatibak eta gainerako kooperatibak (laneko beren bazkideen inguruan) barne. Norberaren konturako langileei dagokienez, Osalanek arriskuei aurrea hartzeko jarduerak burutuko ditu. Hitz batez, Osalan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legearen eta Europar Zuzentarauen ondoriozko Prebentzioaren Kultura helarazteaz arduratzen den organoa da.

Asko dira OSALANEK eskaintzen dituen zerbituak. Horien artean laneko arriskuen prebentzioari buruzko gidaliburu tekniko eta sanitarioak egitea dago, eta zentzu horretan, mota ezberdinetako hainbat argitarapen prestatu eta aurkezten ditu, kasu gehienetan, berariazko jardunaldi teknikoak antolatuz.

Guri dagokionez OSALANEN TXOKOA deituriko BERARIAZKO GUNE BAT EGOKITU DUGU ERAKUSKETA IRAUNKORREAN. Bertan, besteak beste, azken urteotan argitaratu dituzten mota eta formatu ezberdinetako argitarapenetako aleak edota antolatzen dituzten jardunaldi teknikoen inguruko informazioa aurki daiteke.

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS