2020/12/11
Auzolanaren eredu, Kike Santaren DEIAko zuzendariordeak azaldu zuenez, egunkariko arduradunak ongi etorria egin zien sarituei. Markina-Xemeinen berebiziko lana egin du elikagaien bankuak, beharrizana dutenei laguntza eskainiz, ia 300 pertsonari ematen die beharrezko duten zerbitzua, hilero hilero.
Aspaldi hasi zuten euren lana, orain dela 20 urte inguru, lehendabizi Jose Felix Zamakona abadearen eskutan zena, gaur egun hamar pertsona inguruk osatzen dute taldea, Tomas Ibaibarriaga delarik arduradun nagusia. Bolondresei dagokienez, jende gaztea sartzea ere beharrezkoa dute.
Markina-Xemeingo Elikagai Bankuak argi duena zera da: Markina-Xemein oso herri solidarioa dela. Baita gazteak ere, iaz Lea Artibai Ikastetxeko 30 ikaslek parte hartu zuten janari bilketan. Aurten COVID-a dela eta ez elikagaien bilketa kanpainarik egin, baina gure ikasleek beraien prestutasuna adierazi dute datorren urteko kanpainan ere beraien lana, auzo-lanean eskualdeko herritarren alde egiteko.
Lea Artibai Ikastetxea
Xemein Etorbidea, 19 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002
faxa: +34 946169160
emaila: info@leartik.com