castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Gazta eta esneki sektoreko ikasle, ekoizle eta saltzaileei zuzendutako web plataforma berria: www.itinere.eu

2020/12/04

Leartikerrek parte hartzen duen FACE in itinere europar proiektuari amaiera emateko, esneki sektoreko ikasle, ekoizle eta saltzaileei zuzendutako web plataforma bat publikatu dute www.itinere.eu

 

2019ko irailean martxan jarritako egitasmo honetan parte hartzen duten bazkideen asmoa sektore horietako profesionalentzako atari bat sortzea izan da, beraien intereseko formakuntza-eskaintza, egonaldi aukerak eta harremanak modu erraz batean helarazteko xedearekin.

 

FACE in itinere proiektuaren helburuetako bat gazta eta esneki ekoizle artisauen eta saltzaileen arteko harremanak erraztea da. Hori bi eratara egin daiteke: egonaldiak eskainiz eta egonaldietan parte hartuz (borondatez, lehenengo kasuan edo ikasle gisa, bigarrenean). Web plataformak  prozesu hori errazten du, egonaldiak edo bisitak hartzeko prest dauden ekoizle eta saltzaileak identifikatuz eta beraien berezitasunak erakutsiz. Europa mailan egonaldiak edo bisitak burutzeko interesa duten pertsonei beraiekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ere ematen die atari honek.

 

Proiektuaren beste helburu bat gaztandegi artisauentzako eta saltoki espezializatuentzako ikastaroen online katalogo bat egitea da. Horrela, web atariak aukera ematen die gaztandegien jarduerarekin lotutako ikastaroak eskaintzen dituzten hornitzaileei beraien ikastaroen informazioa plataforman jartzeko. Katalogo horrek erraztu egingo die esneki artisauen ekoizle eta saltoki espezializatuei beraien intereseko ikastaroak aurkitzea.

 

Plataformako datuak gazta eta esneki sektoreko profesional guztientzat ikusgai egongo dira. Beraz, gaztagile eta saltzaileei Europa mailako lankideekin harremanak estutzeko aukera emateaz gain, ezagutzak handitu eta esperientzia lortu ahal izango dute.

 

FACE in itinere

 

FACE in itinere proiektua Europako gaztagile eta esneki ekoizle artisauen “FACEnetwork” elkartearen baitan kokatzen da eta Erasmus+ programak finantzatuta dago. Iaz hasi eta 2020ko abenduan bukatuko den europar proiektu honen helburua gazta eta esneki sektoreko ikasle, ekoizle eta saltzaileei beraien intereseko formakuntza-eskaintza, egonaldi aukerak eta harremanak modu erraz baten helaraztea da.

 

Proiektu honek 3 bazkide nagusi ditu: FACEnetwork (Europako gaztagile eta esneki ekoizle artisauen elkartea), Alemaniako VHM eta Italiako AGENFORM zentroak, hain zuzen ere. Horiez gain, Europako 15 herrialdetako 20 kidek parte hartu dute proiektuan; horien artean, LEARTIKER Zentro Teknologikoa.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS