castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Elikagaien Industriako ikasleak Basque Culinay Center-ekoekin elkarlanean

2020/11/17

Hirugarren urtea da Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko ikasleekin lankidetzan jarduerak antolatzen ditugula. Izan ere, gradu honetako 3. eta 4. ikasturtean Elikagaien Industriako espezialitatea aukeratzeko okasioa dute eta Lea Artibai Ikastetxeko Ekoizpena eta Kalitatea Elikagaien Industrian goi mailako heziketa zikloko ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera paregabea da. Alde batetik, BCCko ikasleek produktu berritzaile eta sormenerako gaitasuna ekartzen dituzte eta gure ikasleek, aldiz, elikagaien industrian erabiltzen diren teknologia, kalitatea eta analisien ikuspuntua. Bi erakundetako ikasleak nahastutako taldeetan lau proiektu ezberdinetan lanean aritu ziren:

  1. Herrialde azpigaratuetan kontsumitzeko glutenik gabeko ogia
  2. Alkoholik gabeko ginebra zaporedun edari destilatua
  3. Garagardo artisaua
  4. Goxoki hezitzaileak, bere azukre eduki baxuago eta pHaren araberako kolore aldaketarekin

 

Talde bakoitzaren ideiak gainontzekoen aurrean aurkeztu zituzten eta, azkenik, BCCko instalakuntzak ezagutu genituen lanean jardundako talde txikitan.

Datorren abenduaren 15ean haiek izango dira gure eskolara etorriko direnak eta produktu berdinen prototipoak edukita, elikagai horiei froga ezberdinak egitea izango da asmoa.


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS