2020/11/17
Hirugarren urtea da Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko ikasleekin lankidetzan jarduerak antolatzen ditugula. Izan ere, gradu honetako 3. eta 4. ikasturtean Elikagaien Industriako espezialitatea aukeratzeko okasioa dute eta Lea Artibai Ikastetxeko Ekoizpena eta Kalitatea Elikagaien Industrian goi mailako heziketa zikloko ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera paregabea da. Alde batetik, BCCko ikasleek produktu berritzaile eta sormenerako gaitasuna ekartzen dituzte eta gure ikasleek, aldiz, elikagaien industrian erabiltzen diren teknologia, kalitatea eta analisien ikuspuntua. Bi erakundetako ikasleak nahastutako taldeetan lau proiektu ezberdinetan lanean aritu ziren:
Talde bakoitzaren ideiak gainontzekoen aurrean aurkeztu zituzten eta, azkenik, BCCko instalakuntzak ezagutu genituen lanean jardundako talde txikitan.
Datorren abenduaren 15ean haiek izango dira gure eskolara etorriko direnak eta produktu berdinen prototipoak edukita, elikagai horiei froga ezberdinak egitea izango da asmoa.
Lea Artibai Ikastetxea
Xemein Etorbidea, 19 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002
faxa: +34 946169160
emaila: info@leartik.com