castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Pediatria, terapia zelularra eta apnearako gailu medikoen prototipoak garatzeko lehen urratsak LGMed proiektuan

2020/11/10

Leartikerrek zuzentzen duen LGMed proiektu europarraren helburua gailu medikoen 4 prototiporen garapena bultzatzea da. Zeregin honetan, zentro teknologikoak beste bost bazkiderekin elkarlanean dihardu; Espainia-Frantzia mugaz gaindiko eskualdeko unibertsitate bat, enpresak sustatzeko bi zentro eta bi ospitale. Interreg POCTEFA programaren bitartez Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera % 65ean finantzatutako proiektu hau joan den ekainean hasi zen "Kick off meeting" telematiko batekin.

 

Hasierako fase honetan, batez ere patzuergoko bi ospitaletatik (Clínica Universitaria de Navarra eta Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse) eta hiru lurraldeetako (Aquitania-Euskadi-Nafarroa) espezializatutako enpresen eskutik, termoplastiko eta LSR silikonaz garatutako gailu medikoen proposamen berritzaileak jaso ondoren, partzuergoak prototipoen sailkapena egin du. Proposamenen berrikuntza-maila eta bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta komertziala izan dira kontutan hartutako ezaugarriak. Sailkapen horren ondorioz, LGMed proiektuaren baitan, pediatria, terapia zelularra eta apnea bezalako eremuetarako gailu medikoen prototipoak garatuko dira. Proiektu honen helburua 4 prototipo garatzea bada ere, aldez aurretik 6 prototipo hautatu dira, gailuetako bat mugaz haraindiko eskualdeko industria-ehunera egokituko ez balitz ere.

 

Une honetan, hautatutako gailu bakoitzaren eskakizunak aztertzen eta ebaluatzen ari dira. Horretarako, talde medikoek parte hartzen duten bilera telematikoak egiten ari da Leartiker, profesional hauen beharrizan eta ikuspuntuak jaso, ulertu eta irtenbide bat emateko asmoz. Hainbat ingeniaritza saioren ondoren, Leartikerreko taldeak sortu beharreko prototipo berrien lehen diseinuak aurkeztuko ditu.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS