castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Gernika Gorriak SALTSA&MAMIA sortu du, lukainka-piperrez egindako hiru produktu sorta

2020/11/09

Gernika Gorria kooperatibak, Urremendi Landa Garapen Elkartea, Urdaibaiko plaza eta LEARTIKER zentro teknologikoarekin lankidetzan. “Saltsa & Mamia” proiektu berritzailea jarri du abian lukainka-piperraren balio tradizionala berreskuratzeko helburuarekin, Bizkaiko baserrietako produktu baliotsuenetakoa dena. Horretarako, kooperatibak, Busturialdeko baserritar ekologikoen talde batek osatuak, lukainka-piperra oinarri hartuta, hiru produktu berri garatu ditu “Gernika Gorria” markaren azpian, besteak beste: haragia, marmelada eta bizkaitar saltsa.

Produktu ekologikoak, jasangarriak, artisauak eta egungo garaietara egokituak dira,kontsumitzaileei gure lurra eta tradizioei lotutako zentzumen-esperientzia emateko gai direnak.

Hiru produktu berri hauek egungo testuinguruari erantzuteko tresna eraginkor gisa planteatzen dira, gero eta denbora gutxiago duen baina gero eta gehiago eskatzen duen kontsumitzaileari zuzendutakoa; kalitatezko eta tokiko lehengai ekologikoez sortutako produktu landuak eskatzen dituena. Hala, emozionatzeko gai den produktua eskaini nahi da, Busturialdearekin eta bertako ohiturekin lotura estua duen produktua,alegia. Izan ere, produktu berriak bisitariek euskal sukaldaritzaren izen ona jatorrizko herrialdeetara eramateko eta igarotako une onak gogoratzeko balioko du, eta, horrez gain, geure lurraldeko produktu ekologikoak eta kalitatezkoak bilatzen dituzten tokiko kontsumitzaileei plater tradizionalez erraz gozatzeko aukera eskainiko die.

Txorizo-piperraren balio-kate osoa betetzeko asmotan erakunde desberdinen artean abiarazitako proiektua da. Zehazki, honakoek hartu dute parte: Urremendi Landa Garapeneko Elkarteak (Busturialdeko landa-garapenaren aldeko erakunde gisa), Leartiker zentroak (elikagaiak ikertzen eta dibertsifikatzen dituen zentro teknologiko gisa) eta Gernikan kokatutako Urdaibaiko Plaza merkataritza-establezimenduak (txikizkako merkataritzaren errepresentazio gisa). Azken establezimendu horretan, hainzuzen ere, saltoki nagusia jarri da, zeinetan produktuak eta horien inguruko informazioa eskuratu ahal izango diren.

Horrez gain, aipatzekoa da produktuak Urremendi Landa Garapeneko Elkarteak Gernika-Lumoko Batzar Etxearen aurrean duen erakusleihoan ikusgai daudela. Erakusleihoaren helburu nagusia lehengaiaren esklusibotasuna eta kalitateari balioa ematen saiatzea da, kontsumo-formatu berrien bidez artisau-produktu baten ekoizpenarekin jarraitzen duten pertsonak ezagutaraziz.

Ekimen hau Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) eta Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikagai Industrien Zuzendaritzak kofinantzatutako lankidetzari esker gauzatzen ari da.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS