castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Doktore berria Leartikerren, ZORIONAK AIZETI!

2020/10/30

Badirudi atzo izan zela Aizeti Leartikerrera sartzen ikusi genuen lehen aldia. Hiru urte pasa dira jada egun hartatik eta epe labur honetan egin duen lana ikaragarria izateaz gain, bere tesi doktorala burutzeko gai ere izan da.

Hiru urte hauetan nazioarteko aldizkari zientifikoetan 3 artikulu publikatu ditu; bi Polymer International aldizkarian eta beste bat Materials Today Communications delakoan.

Aizetik gaur (urriak 30) defendatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean bere doktorego tesia “Design and development of high performance thermoplastic vulcanizates with vibration damping properties”. Ikerketa lan honen abiapuntua goi mailako propietatezko termoplastiko elastomeroen diseinua eta fabrikazioa izan bazen ere, azkenengo urtean, Leartikerreko “Sustainable transport” ikerketa lerroarekin bat datorren, termoplastiko elastomeroen karakterizazio dinamikoa eta mikroestrukturarekin duten erlazioan zentratu da.

Lan guzti hau Aizetik garatu duen doktorego tesian islatzen da, artikulu bildumaren bidezko doktorego tesia, hain zuzen ere. Hau da, tesia gai beraren inguruko lan zientifikoez osatua dago, eta Aizetik lan hauen egilea bera dela egiaztatu du eta lan horrek argitaratu egin direla erakutsi du.

Leartikerreko lan-talde guztiaren izenean, ZORIONIK BEROENA AIZETI! Disfrutatu egun berezi hau!

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS