castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Leartikerrek zuzendutako NUTFOOD proiektuak animalia-jatorriko elikagaien nutrizio-kalitatea hobetu nahi du hazi oleaginosoekin diseinatutako pentsuen bidez

2020/10/06

NUTFOOD elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektu bat da, 2020an abiarazia, Leartiker S.Coop. Zentro Teknologikoak gidatua eta ELKARTEK 2020 Programak diruz lagundua. Bertan, Neiker, EHU-UPV (Metabolomips taldea) eta Tecnaliak parte hartzen dute.

Nekazaritzako elikagaien sektoreari aplikatutako proiektua da, eta bere helburu nagusia nutrizio-kalitate hobea duten haragi- eta esneki-elikagaien kontsumoak pertsonen osasunean izan dezakeen eragin onuragarria ikertzea da, jatorrian animaliak elikatuz, dietan tokiko ekoizpeneko hazi oleaginosoak eta olioak sartuz.

Ikerketa-ildo nagusien helburua da hazi oleaginosoetatik abiatuta (koltza, lihoa eta ekilorea) txerriak elikatzeko pentsuak diseinatzea, haragian eta esnean gantz-azido interesgarri eta osasungarrien profila lortzeko, eta, ondoren, esnekiak eta haragi-produktuak garatzea, nutrizio-saiakuntza kliniko bat eginez, horien kontsumoak pertsonen osasunean duen eragin onuragarria ikertzeko.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS