castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

CIRCULARSEAS proiektuaren hurrengo workshop-ak

2020/06/17

Leartiker zentro teknologikoak eta Azaro Fundazioak elkarlanean jarraitu dute CircularSeas europar proiektuan* azken hilabete hauetan.

Azaro Fundazioa proiektuko partaide diren 6 nodoetan burututako diagnostikoen bilduma osatzen ari da: Ondarroa (Bizkaia), Vigo (Galizia), La Rochelle (Frantzia), Cork (Irlanda), Plymouth (Britainia Handia) eta Peniche (Portugal). Horrela, ondorio bateratuak atera ahal izango dira hauen inguruan: itsas sektorearen industrietan sortzen diren hondakin mota eta kopurua; egun dauden hondakinen kudeaketa bideak; eta sektorean, birziklatutako plastiko edo jasangarriagoak diren materialetatik garatu ahal  diren produktu berdeen inguruan, dauden beharren identifikazioa.

Leartiker, bere aldetik, nodo horietan bildutako hondakinen karakterizazioa egiten ari da, hondakin ezberdinetan dauden material motak eta beraien egoera identifikatzeko, 3D-inprimaketaren bidez birziklatu eta balioa handitzeko ahalmena duten hondakinak balioztatu ahal izateko.

Egiten ari diren lana funtsezkoa da proiektuaren baitan gauzatuko den garapen teknologikoaren oinarriak ezartzeko, eta abiapuntu izango da bigarren eta hirugarren workshop-ei begira. Horiek, Irailaren 24an ospatuko dira Leartikerreko instalazioetan, Markina-Xemeinen, maiatzean ezin izan baitira egin, aurreikusta zegoen bezala.

 

Bigarren eta hirugarren workshop-ak

Ondarroan ospatutako lehenbiziko workshop-ean Ondarroako Nodoko kideek (arrantza eta  industria osagarrien sektorea, 3D-inprimaketa sektoreko ordezkariak, zentro teknologikoak eta erakunde eta instituzio publikoak) proiektua hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten, baita ekonomia zirkularraren inguruko kontzeptuak eta 3D-inprimaketa ere. Bigarren workshop-ean Ondarroako Nodoari aukera emango zaio 3D-inprimaketa teknologian, are gehiago, sakontzeko. Horretarako, gaur egun erabilienetakoa den 3D-inprimaketa teknologietako baten inguruan, urtutako materiala gehitzearen bidezko modelaketa (FDM siglak ingelesez), saio praktiko bat emango zaie Leartikerreko instalazioetan, parte-hartzaileak 3D-inprimaketak eskaintzen dituen aukera guztiez jabetu daitezen. Azkenik, hirugarren workshop-a sortze-dinamiketan ardaztuko da, Ondarroako Nodoarentzako proiektuan garatuko diren produktu berdeak eta horiekin lotutako negozio-eredua identifikatzeko.

Jardunaldi horren ondoren, nazioarteko workshop-a ospatzea aurreikusita dago Cork-en (Irlanda), azaroan. Bertan, proiektuko kideek eta CircularSeas proiektuko partaide diren 6 nodoetako ordezkari batzuk ere parte hartuko dute. Ekitaldi horretan, nodo bakoitzean burututako lurraldeko workshop-etan identifikatutako ideiak eta premiak partekatuko dira.

Leartikerrek eta Azaro Fundazioak hurrengo workshop-ak lehenengoak bezain arrakastatsuak izatea espero dute. CircularSeas proiektua arrakastatsua izatea espero dugu eragile guztien lankidetzaren bitartez, eta horrela Ondarroako Nodoa Ekonomia Zirkularraren erreferentea izaten laguntzea!

 

 

*CircularSeas proiektua Interreg Atlantic Area programarekin batera Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez finantzatuta dago eta itsas industrian sortutako hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea du helburu.

 

 

 

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS