2020/06/15
Hiru hilabete pasatu dira Covid-19 aren eraginez osasun alarma ezarri zenetik. Denboraldi horretan, Leartikerreko lantaldea egoera berrira egokitu da eta lanean jarraitu du kudeaketa planean ezarritako helburuak betetzeko, bezeroei zerbitzu egokia emanez. Telelana eta aurrez aurreko jarduera bateratu dituzte segurtasun protokoloak zorrozki betez.
Horrez gain, Leartikerrek pandemiaren arriskuak murrizteko lankidetza ekimenetan parte hartu nahi izan du, eta biserak egin ditu 3D-inprimaketaren bitartez, dohaintzan emateko. Guztira 250 multzo fabrikatu dira eta ospitale, egoitza eta saltokietan banatu dira.
Lantalde osoa mantenduta, helburuak betetzen jarraitzen du Leartikerrek. Elkarlanean asko gehiago direlako, egoera zail honetan ere aurrera egitea lortu dute.
Bideoa ikusi nahi izanez gero, klikatu ondorengo estekan:
Lea Artibai Ikastetxea
Xemein Etorbidea, 19 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002
faxa: +34 946169160
emaila: info@leartik.com