castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Leartiker eta AMA TXO gaztandegiaren arteko elkarlana

2020/06/03

Antzuolan kokatuta dagoen AMA TXO gaztandegiak 2017. urtean lehen urratsak egin zituenetik, Leartiker bidelagun teknologiko izan du, bertan ekoizten diren gazten garapen eta ekoizpenari dagokionez.

 

Latxa arrazako ardiak dituzte, ekoizpen ekologikoaren aldeko hautua egin dute eta, bere sorreratik, gazta mota ezberdinen ekoizpenean oinarritu izan dute gaztandegiaren jarduera. Ohiko gazta tradizionaletatik aldendu eta gazta berritzaileak ekoitzi nahi izan dituzte, beraien berezko  nortasuna bilatuz.

 

Ibilbide horretan zehar, eta Eusko Jaurlaritzatik lortutako dirulaguntzari esker, hurrengo gazta-gama definitu, garatu eta merkaturatzea lortu dute Leartiker-ekin elkarlanean: tipizitate handiko ardi-gazta ondua (AMETS); gainazal lizundua duen pasta biguna (LANBROA); koagulazio laktiko bidezko eta espezie nahaste espezifikoekin estalitako gaztak (ARBOLA); oliba olio eta ongailuekin ontziratutako “Feta” estiloko gazta (TXINPARTA); gazta zabalgarri ezberdinak (ALDAPA); eta “Stilton” izaerako gazta urdina.

 

 

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS