castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Leartikerrek PROINN “Proteina-iturri berrien aplikazioa elikagai berrien garapenerako” ikerketa proiektua martxan du

2020/05/27

Azken urte hauetan proteina-iturri berri eta jasangarriekiko interesa handitu da kontsumitzaileen artean, eta ondorioz, garrantzitsua da jatorri desberdinetako proteinen lorpena eta horien aplikazioa aztertzea elikagai osasuntsuen garapenerako, merkatuan produktu berri horiek eskaini ahal izateko.

Hainbat dira proteina-iturri berri horien inguruan identifikatutakoak: hala nola, haragi jatorriko proteina berritzaileak (laborategian hazitako haragia), banakako proteinak (mikroproteinak eta mikroalgak) eta intsektuak. Hala ere, ez ditugu ahaztu behar betidanik gure inguruan izan ditugun landare jatorriko proteinak (lekaleak), merkeagoak, eskuragarriagoak, eta kontsumitzailearentzat ezagunagoak baitira, eta, gainera, beste nutrizio-onura batzuk ere eskaintzen dituzte.

Hori dela eta, Leartiker Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako PROINN barne-ikerketa garatzen ari da, proteina-iturri berritzaileen ezaugarrien eta elikagaien garapenean proteina horien erabileraren inguruko ezagutzan sakontzeko helburuarekin.

Proiektu horren I+G lerro nagusiak proteina-iturri berrien bilaketara zuzenduta daude, eta horien artean landare jatorriko proteinak (kinoa, kalamua, ilarrak…), bioteknologiatik datozen proteinak (mikroalgak, legamiak…), animali jatorrikoak (intsektuak) eta oraindik garapenean dauden iturri berriak daude. Ikerketa proiektu horretan, proteina-iturri berri horiek aurkezten dituzten ezaugarri teknologiko, sentsorialak eta osasungarriak aztertuko dira, haurrei bideratutako produktu osasuntsu eta sentsorialki erakargarriak garatzera begira.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS