castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Izozki paleta artisauen ekoizpenean trebatu da Leartiker

2020/05/25

Azken urteotan gero eta sarriago aurkitu daitezke era artisauan ekoitzitako izozki polo edo paletak, inguruko herri eta hirietako salmenta puntu ezberdinetan. Izozki-denda artisauetan erosi daitezke, baita herrietako puntu estrategikoetan kokaturiko food-truck edo bitrinetan ere.

Hori dela eta, inguruko esneki-ekoizle ezberdinek ere produktu berritzaile hori garatzeko interesa azaldu diote Leartikerri, beraien produktu eskaintza dibertsifikatzeko asmoz.

Leartikerrek urteak daramatza esnekigintzan aholkularitza teknologikoa eskaintzen, baita izozkigintza artisauan ere. Horrela, aipatutako izozki mota horien ekoizpenean trebatu eta salto kualitatibo hori emateko helburuarekin, Andrea Stortinik, izozkigintza artisauan aditua den teknikari italiarrak, prestakuntza espezializatua eskaini die Leartikerreko Esneki Sektoreko kideei.

Trebakuntza-saioek 4 eguneko iraupena izan dute, eta bertan honako edukiak landu dira: paleta artisau mota ezberdinen ekoizpenean eta salmentan beharrezkoa den ekipamendu eta tresneria; formulazio metodologiak; eta ekoizpen prozesuan jarraitu beharreko etapa eta parametroak.

Horrela, epe motzera, sektorean ezagutza berri horren transferentzia burutzea espero da.

 

 

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS