castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Ikasleen itzulerarako prestakuntzak

2020/05/22

Coronavirusaren krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak diseinatutako ikastetxeetako itzulera planak jasotzen duen bezala, Lea Artibai Ikastetxeak ikasleen itzulera prestatu du datorren astelehena, maiatzak 25erako. Lanbide eta Hobetuzeko 7 ikastarotako ikasleak, Lanbide Heziketako ikalseak zikloka txandakatuko dira, astelehenean goi mailako Fabrikazio Mekanikoko eta Efizientzia Energetikoko ikasleak hasiko dira, eta Batxilergoko ikasleak ordea ez dira bueltatuko.

Irakasleak azken asteetan apurka-apurka lan presentzialera bueltatu badira ere, ikasleek online jarraitu dituzte beraien klaseak orain arte. Horrela, datorren astelehenean bueltatuko diren ikasle eta langileentzako protokolo bereziak prestatzen aritu dira Ikastetxean. Zehazki, Lan Arriskuen Prebentzioko arduraduna den Iñaki Beitia Etxaburuk, Lea Artibai Ikastetxeko langile eta ikasleentzako, gelaz gelako eta ikastaro bakoitzeko protokoloak diseinatu ditu.

Neurri bereziak hartu dira, hala nola, beharrezkoak diren garbiketa eta higiene neurriez gain, espazioen banaketa bereziak egin dira aforoak errespetatzeko, sarrera eta irteerak modu kontrolatuan egingo dira, pasabideetan seinaletika berezia jarri da, ikasleentzako zeuden “egoteko txokoak” edo txoko amankomunak kendu egin dira eta beharrezkoak diren babes neurriak errespetatzeko materiala erosi da (aurpegia babesteko pantailak, hidrogel desinfektatzaileak gela guztietarako...).

 

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS