2020/04/24
Osasun krisiaren ondorioz, ezin dugu Ate Irekien Jardunaldia aurrez aurre egin. Hori dela eta, gure ikastetxea eta gure hezkuntza eskaintza ezagutu nahi duten pertsona guztiei, eskura ditugun baliabideekin segurtasuna eta ardura lehenetsita, ATE IREKI pertsonalizatua edota taldeko bideokonferentzia antolatuko diegu.
Batxilergoko aurrematrikula epean murgilduta gaudela, non ikasi, zein helbururekin, zein modalitate aukeratu, etorkizuneko goi mailako ikasketak egiteko zein bide hartu,.... erabakitzeke izanez gero deitu 946169002 telefonora edota idatzi eiriondo@leartik.eus eta zalantza guzti hauei erantzuten saiatuko gara. Bitartean katalogo digital honetan, guk Batxilergoa nola bizi dugun nahi dizugu azaldu eta horregatik gonbidatzen zaituztegu katalogoa deskargatu eta irakurtzera: Batxilergoko ON-LINE katalogoa.pdf . Eta gure ikasleen egunerokoa, klaseko jarduna, irteerak edota ekintza osagarriak laburbiltzen dituen irudiekin bideotxo bat egin dugu ikusi nahiez gero egin klik hemen
Lanbide Heziketan gure hezkuntza eskaintza, Erdi Maila zein Goi Mailako zikloak ezagutu nahi badituzu begiratu honako dokumentua: 2020-2021 katalogoa.pdf eta zalantzarik izanez gero edota informazio gehiago beharrez gero mbengoa@leartik.eus helbidean laguntza gehiago.
Lea Artibai Ikastetxea
Xemein Etorbidea, 19 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002
faxa: +34 946169160
emaila: info@leartik.com