castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Leartiker EIT FOOD plataformako kide egin da

2020/03/09

Leartiker Europa Mailako Elikagaien inguruan berrikuntza bultzatzeko dagoen plataforma nagusieneko kide egin da; EIT FOOD plataforma, hain zuzen ere. Plataforma horretan Europa mailako elikagaien sektoreko hainbat eragile garrantzitsuk parte hartzen dute (unibertsitate, zentro teknologiko, Start Up eta elikagaien enpresek), eta urtero Annual Partner Event-a antolatzen da, oinarrizko 4 ildo estrategikoren inguruan (berrikuntza, komunikazioa, hezkuntza eta ekintzailetza) eragile horiek elkarlanean proiektuak zehaztu ahal izateko.

Aurten 2021erako proiektuak zehazteko jardunaldia Budapesten ospatu da, urtarrilaren bukaeran, eta Leartiker bertan izan da kide berri moduan, partnerrak ezagutu eta proiektu berriak zehazteko helburuarekin.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS