castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Nekazaritzako elikagaien arloko ekoizle txikiek berrikuntzan murgiltzeko aukera izan dute

2020/03/06

Nekazaritzako elikagaien arloko ekoizle txikiek berrikuntzan murgiltzeko aukera izan dute ONEKIN MugaGabe programaren bitartez.

Onekin MugaGabe, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak martxan jarritako, Onekin Pilotu programaren baitan kokatzen da, EAEko nekazaritzako elikagaien arloko ETEen eta mikroETEen ekintzailetza eta berrikuntza maila hobetzea helburu duena.

Programa hau Hazi Fundazioaren bitartez bideratu da, eta sektore desberdinetako hainbat ekoizlek (esneki, barazki, arrain, haragi eta sagardo) dirulaguntza jaso dute beraien produktu eta prozesuen inguruan berrikuntza bultzatu, eta horrela, beraien lehiakortasuna hobetzeko.

Halaber, hainbat ekoizle txikik aholkularitza teknologikoa jaso ahal izan dute Leartikerren eskutik, berrikuntza prozesu desberdinak ezartzea ahalbidetu diena.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS