castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Leartikerrek hitzaldi bat eskainiko du AerospaceEurope 2020 biltzarrean

2020/02/18

Leartikerrek hitzaldi bat eskainiko du AerospaceEurope 2020 nazioarteko lehenbiziko biltzarrean, Burdeosen ospatuko dena otsailaren 25etik 28ra bitartean.

Burdeosen aurkeztuko den lana Aernnova enpresaren eta Leartiker zentro teknologikoaren lankidetzaren emaitza da, Interreg Sudoe Programarekin batera finantzatuta dagoen Aerocar europar proiektuaren baitan eman dena, eta aeronautikaren sektoreko aluminiozko pieza bat konposite materialarekin garatutako pieza batekin ordezkatzean datza.

Biltzarrean ikerketa ezberdinak aurkeztuko dira, material eta prozesu berrien erabileratik hasi eta aeronautika sektorerako belaunaldi berriko motorren garapenera arte.

Aerocar proiektuaren barruan egindako elkarlan horren ondoren, Aernnova eta Leartikerrek lankidetzan jarraitzen dute material polimerikoarekin egitura berriak garatzen.

 

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS