castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Euskadiko Enpresa simulatuen azoka

2019/12/12

Gure ikastetxeko Administrazio eta Finantzetako 1 eta 2.mailetako ikasleek, beste 33  ikastetxetako enpresekin batera Enpresa simulatuen azokan parte hartu dute. Jardunaldia Geslan enpresak antolatutakoa izan da, ikastetxe desberdinetako enpresa simulatuen sarearen kudeaketaz arduratzen delarik.

Lea Artibai, S.L.S –ren aktibitatea, kartoizko produktuen salerosketa da. Ekitaldi honetan ikasleek beraien trebetasun eta konpetentzia komertzialak praktikan jartzeko aukera paregabea izan dute. Enpresa simulatuek beraien produktuak standetan erakusgai izan dituzte eta kurtsoan ikasitako aktibitate komertzialak beste enpresen aurrean egiaztatzeko aukera izan dute.

Hartu-emana izandako beste ikastetxetako enpresak: Almigreen, SLS; Atean, SLS; Elgoibai, SLS; Nzgraf, SLS; Oreka, SLS , Tecnocomenius, SLS, Telephonear,SLS eta Teknoburu, SLS izan dira besteak beste.

Ekitaldian zehar bideo onenaren saria ULISES, SLS ikastetxeak eraman du eta stand erakargarriarena Azkoitiako Oreka S.L.S enpresa simulatuarentzako izan da.

Baita ere aipatzekoa da gure ikasleek eramandako bezeroak erakartzeko jokoak izugarrizko harrera ona izan duela.

 Hona hemen gure ikastetxetik ekitaldian parte hartu duten bi ikasleren iritzi bat: bideoa

 

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS