castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Elikagaietako ikasleak EUSKO LABEL marka ezagutzen

2019/12/11

HAZI Fundazioaren eskutik Lea Artibai Eskualdean kokatuta dauden 3 esplotazio bisitatu dituzte, hirurak ere Eusko Label markadun produktuen ekoizleak.

Lehenengo bisita Etxebarrin kokatuta dagoen Aimar Bilbaoren baserrira izan da, bertan Euskal Okela izendapenarekin saltzen diren haragi-behiak ikusi dituzte eta izendapen hori jasotzeko bete beharreko neurri zorrotzak ezagutzeko aukera ere izan dute.

Bigarren bisita Markinako Barrenetxe enpresara izan da, honakoan, inguruko negutegietan ekoiztutako tomate, letxuga, kalabaza eta beste hainbat barazki ikusi dute, berauen sailkatze, ontziratze eta espedizio prozesuak bertatik bertara ezagutuz.

Azkenik, Axpe txakolindegian izan dira, mahastiak zein hartzidura alkoholikoa aurrera eramateko kupelak ikusten eta sagardoa ere egiten dutenez berau dastatzeko aukera ere izan dute.

Irteera honi esker, gure inguru hurbilean ekoizten diren nekazal zein abeltzain jatorriko kalitatezko produktuak ezagutzeaz gain, nekazari eta abeltzain horien lan itzela hobeto baloratzeko  baliagarria izan da.

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS