castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Nazioarteko Harremanen eraikina

2019/12/10

1996an inauguratu zen Lea Artibai Ikastetxeko Nazioarteko Harremanen eraikina. 22 gelaz osatutako egotetxe honek 1997ko IberFAD sarietako aukeratua izan zen.

23 urtetan hainbat ikasle hartu ditu eraikinak, atzerritarrak zein euskaldunak. Hala ere, azken urteetan ikastetxeak martxan dituen nazioarteko proiektuetan parte hartzen duten ikasleen etxebizitza bihurtu da. Horrela, ikasturte honetan jatorri ezberdineko 32 atzerritarrek hartu dute ostatu Nazioarteko Harremanen eraikinean: 27 mexikar, 13 txiletar eta txinatar 2.

Bere heziketa aurreratua, instalakuntzak eta enpresekin duen harreman estuari esker, Lea Artibai Ikastetxea Euskal Lanbide Heziketak nazioarte mailan egiten duen eskaintzaren erreferentziazko zentroetako bat da.

Capacitación sin fronteras, Mexiko
Mexikoko Guanajuato estatuko Gobernuak TKNIKArekin (Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntzako EAEko zentroa) sinatutako akordio bati esker, Lea Artibai Ikastetxeak aurten 26 gazte mexikar hartu ditu, 4.0 industriak eskatzen dituen gaitasun tekniko zein zeharkakoak lantzen dituen prestakuntza programa berezi baten baitan. Ikasleek Euskal Herriko enpresek Guanajuaton (Mexiko) dituzten enpresetan 6 hilabeteko epealdi bat egin ondoren, Lea-Artibaira etorri dira (enpresa horien jatorrizko plantara) prestakuntza espezializatua jasotzera. Programa honetan parte hartzen duten enpresak honako hauek dira: CIE Automotive, Elay S.L., Panelfisa, Ecenarro S.Coop., RPK S.Coop., Hijos de Juan Garay eta Metagra Beragara S.A..

Técnicos para Chile programa
2008an Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Txileko Hezkuntza Ministerioarekin hitzartutako akordio honi esker, ikastetxean Txiletik etorritako ikasleak izaten dira. Técnicos para Chile programa honen bitartez, txiletar bekadunak ikasketa Tekniko Espezializatuak egin dituzte, Euskadin hobekuntza-ikasketak egiten. Ikasturte honetan Txileko 13 bekadun etorri dira.

TEP Technology Entrepreneurship Program
TEP polimeroekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratuta dagoen programa duala da, eta bere helburuetako bat Euskadiko enpresen atzerriko plantetan lan egingo duten ikasle atzerritarrak erakartzea da, hemengo pertsonen atzerriratzeak saihesteko. Lea Artibai Ikastetxeak, Leartiker zentro teknologikoarekin batera eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) diruz lagunduta, sustatzen duten nazioarteko programa berritzaile honek bere 5. edizioa du aurten. 9 ikasle ari dira parte hartzen TEPeko edizio honetan, eta horietako 2 txinatar jatorrikoak dira eta beste 1 mexikarra. Azken urteetan 9 izan dira hemengo kooperatiben atzerriko plantetarako prestatu ditugun ikasle atzerritarrak (Mexiko, Txina eta India).


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS