castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

FIT4FOOD 2030 proiektu europarreko lan dinamiketan parte hartuko du Leartikerrek

2019/11/29

Europako Batzordeak FOOD2030 ekimena garatu du eta lau lehentasun eremu identifikatu ditu, ikerketa eta berrikuntzaren bidez irtenbideak bilatzeko gure elikadura sistemek dituzten erronken aurrean (obesitatea, desnutrizioa, gosea, klima aldaketa, baliabideen eskasia eta hondakinen kudeaketa).

Testuinguru horretan, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Horizon 2020 programak diruz lagundutako FIT4FOOD 2030 proiektu europarreko kide izanik, etorkizuneko Elikagai Sistemari buruz hausnartzeko Euskadiko Politika Laborategiko batzar desberdinetan parte hartzeko gonbidapena luzatu dio Leartikerri, Euskadiko elikagai balio kateko hainbat eragilerekin batera.

Honela, proiektu horren baitan, Euskadiko Politika Laborategiko 3 batzar burutuko dira Euskadin. Lehenbizikoa pasa den urriaren 1ean izan zen, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (EHU).

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS