castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

FACE in itinere proiektu europarrean parte hartuko du Leartikerrek

2019/11/27

Erasmus+ programa europarraren baitan diruz lagundutako FACE in itinere proiektuan parte hartuko du Leartikerrek 2020ko abendura arte.

Proiektua 3 bazkide nagusiren izenean aurkeztua izan zen: FACEnetwork (Europako gaztagile eta esneki ekoizle artisauen elkartea), Alemaniako VHM eta Italiako AGENFORM zentroak, hain zuzen ere. Dena den, lantaldea zabalagoa da eta FACEnetwork elkartearen parte diren 13 herrialdetako 17 kidek ere esku hartuko dute proiektuan: besteak beste, Leartikerrek.

Proiektuaren helburu nagusia gazta eta esneki ekoizle artisauen zein saltzaileen beharretara egokitutako formakuntza eskaintza eta egonaldi aukerak beraiengana modu erraz baten helaraztea da. Horretarako, interneten oinarritutako plataforma bat sortuko da, hartu-emanak edota egonaldiak modu errazean gauzatu ahal izateko. Era berean, plataforma horretan, Europa mailako sektorearen formakuntza premia espezifikoak identifikatzeaz gain, beraiei zuzendutako ikastaroen eskaintza ere jasoko da.

Lehenbiziko lantalde bilera irailean ospatu zen, Cuneon (Italia). Leartiker bertan izan zen, gainerako lantalde kideekin batera, proiektuaren jarraipena egiten. Hurrengo bilera apirilean izango da, Freisling hirian (Alemania).

 


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS