castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Berriak

Urtea



2020/07/14

Balioztatze fasean dauden medikuntza-gailu klinikoetan jada erabiltzen ari diren medikuntza-mailako filamentoak garatzen ari da Leartiker

Garapen hau Eusko Jaurlaritzak finantzatutako InnHealth proiektuaren baitan gauzatzen ari da, ehun-ingeniaritzaren eremuan eta medikuntza-sektorean fabrikazio gehigarrirako egokiak diren materialen inguruan ezagutza sortzea duen proiektua. Leartikerrek harizpi termoplastikoak garatu ditu medikuntzaren sektorearentzat, FDM/FFF teknologia bidezko fabrikazio gehigarriari zuzenduta. • Harizpi horiek balioztatze fasean dauden medikuntza-gailu klinikoak egiteko erabiltzen ari dira dagoeneko 3D inprimaketaren bidez.

[+]


2020/07/10

Ekoizle txikiak, produktu handiak

Leartikerrek urteak daramatza esneki sektoreko ekoizle txikien bidelagun izaten. Guztira 80 ekoizlerekin aritu da lanean eta produktu berriak garatzen laguntzeaz gain, horien dibertsifikazioa ere bultzatu du. Ondorioz, esneki-ekoizle txikien lehiakortasuna nabarmen hobetu da. Guzti honen atzetik dauden pertsona, lana eta errealitatea erakutsi nahian, bideo bat egin du Leartikerrek.

[+]


2020/07/09

Leartikerrek elikagaien segurtasuneko arloko ikerketa emaitzak transferitzeko VII.jardunaldian parte hartu du

Leartikerrek 2019an garatutako elikagaien segurtasuneko proiektu baten emaitzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Azpiegitura eta Osasun Sailak , ELIKA Fundazioak eta Neikerrek antolaturiko jardunaldian

[+]


2020/06/30

COACHING PARA LA VIDA ikastaroa

Urrian hasi eta ekainerarte iraun duen Coaching para la vida ikastaroan parte hartu duten ikasle batzuen testigantzak jaso ditugu bideo baten.

[+]


2020/06/25

LANBIDE HEZIKETAko diploma banaketa

Gaur ospatu da Lanbide Heziketako ikasleen Diploma banaketa, pena handiz baina aurtengoa ezin izan dugu behar bezala ospatu, egoerak behartuta talde txikietan edota bakarka etorri dira ikasleak.

[+]


2020/06/17

CIRCULARSEAS proiektuaren hurrengo workshop-ak

Leartiker zentro teknologikoak eta Azaro Fundazioak elkarlanean jarraitu dute CircularSeas europar proiektuan azken hilabete hauetan. Hurrengo workshop-ak Irailaren 24an ospatuko dira Leartikerreko instalazioetan, Markina-Xemeinen, maiatzean ezin izan baitira egin, aurreikusta zegoen bezala.

[+]


2020/06/15

Leartikerrek lehen lerroan jarraitzen du nahiz eta Covid-19 egoeran egon

Hiru hilabete pasatu dira Covid-19 aren eraginez osasun alarma ezarri zenetik. Denboraldi horretan, Leartikerreko lantaldea egoera berrira egokitu da eta lanean jarraitu du kudeaketa planean ezarritako helburuak betetzeko, bezeroei zerbitzu egokia emanez. Telelana eta aurrez aurreko jarduera bateratu dituzte segurtasun protokoloak zorrozki betez.

[+]


2020/06/11

Leartiker Centro Español de Plásticos (CEP) elkartearen bazkide berria

Leartiker zentro teknologikoa Centro Español de Plásticos (CEP) elkartearen bazkide egin da apirilean. Centro Español de Plásticos nazio-mailako elkartea da eta bere eginkizuna material plastikoen erabilera egokia egiteko kultura arduratsu bat ezagutu eta ezartzen laguntzea da.

[+]


2020/06/09

Leartikerrek web mintegi bat ospatu du “Organ-on-chip gailuak egiteko polimeroak” gaiaren inguruan

Maiatzaren 15a aukeratu zuen Leartiker zentro teknologikoak “Polymers and Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatzeko, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Urtero ospatzen den ekitaldi hau, osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duena, hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektorearentzat.

[+]


2020/06/08

Leartiker GourmetQuesos 2020 - Espainiako Gazta Onenen 11. Txapelketaren finalaurrekoan

Martxoaren 3 eta 4an, GourmetQuesos 2020 - Espainiako Gazta Onenen 11. Txapelketaren finalaurrekoa ospatu zen, Madrilen. Epaile/dastatzaile taldea 60 teknikari, gazta-maisu, dendetako arduradun, blogari eta gastronomia-kazetari, sukaldari, saltoki handietako erosketa-arduradun eta gazta mimatu eta maite duten jatetxeetako jangelako nagusiez osatuta egon zen. Horien artean Leartiker zegoen.

[+]


2020/06/03

Leartiker eta AMA TXO gaztandegiaren arteko elkarlana

Antzuolan kokatuta dagoen AMA TXO gaztandegiak 2017. urtean lehen urratsak egin zituenetik, Leartiker bidelagun teknologiko izan du, bertan ekoizten diren gazten garapen eta ekoizpenari dagokionez. Ibilbide horretan zehar, hurrengo gazta-gama definitu, garatu eta merkaturatzea lortu dute Leartiker-ekin elkarlanean: tipizitate handiko ardi-gazta ondua (AMETS); gainazal lizundua duen pasta biguna (LANBROA); koagulazio laktiko bidezko eta espezie nahaste espezifikoekin estalitako gaztak (ARBOLA); oliba olio eta ongailuekin ontziratutako “Feta” estiloko gazta (TXINPARTA); gazta zabalgarri ezberdinak (ALDAPA); eta “Stilton” izaerako gazta urdina.

[+]


2020/06/02

Medikuntza gailu berritzaileetan oinarritutako LGMed europar proiektu berria lideratuko du Leartikerrek

Proiektuaren helburu nagusia Aquitania-Euskadi-Navarra herrialdeko polimeroen enpresen dibertsifikazioa osasun eremurantz hobetzea da, medikuntzako gailuen 4 prototiporen garapena sustatuz. Ekimenak 6 bazkide ditu, eta elkarlanean 4 prototipo garatu eta horiek industria sektorera eramateko prestatuko dituzte.

[+]


2020/06/01

Leartiker elikagaien sektorea eraldatzen diharduten joeren aurkezpenean

Pasa den martxoaren 10ean, Leartiker, Euskadiko Elikaduraren Cluster-aren Behatoki Estrategikoak antolatutako, elikadura eta edarien sektoreko lehenbiziko joera eta kasuen txostenaren aurkezpen jardunaldian egon zen. Bertan, enpresa parte-hartzaileek kontsumitzailea eta merkatua norantza biratzen ari diren ezagutzeko aukera izan zuten, lehen eskutik: aurrean ditugun erronken inguruan eztabaidatu ahal izan zuten, baita guztien artean horiek antzeman eta lehenetsi ere.

[+]


2020/05/27

Leartikerrek PROINN “Proteina-iturri berrien aplikazioa elikagai berrien garapenerako” ikerketa proiektua martxan du

Azken urte hauetan proteina-iturri berri eta jasangarriekiko interesa handitu da kontsumitzaileen artean, eta ondorioz, garrantzitsua da jatorri desberdinetako proteinen lorpena eta horien aplikazioa aztertzea elikagai osasuntsuen garapenerako, merkatuan produktu berri horiek eskaini ahal izateko.

[+]


2020/05/25

Izozki paleta artisauen ekoizpenean trebatu da Leartiker

Azken urteotan gero eta sarriago aurkitu daitezke era artisauan ekoitzitako izozki polo edo paletak, inguruko herri eta hirietako salmenta puntu ezberdinetan. Izozki-denda artisauetan erosi daitezke, baita herrietako puntu estrategikoetan kokaturiko food-truck edo bitrinetan ere. Hori dela eta, inguruko esneki-ekoizle ezberdinek ere produktu berritzaile hori garatzeko interesa azaldu diote Leartikerri, beraien produktu eskaintza dibertsifikatzeko asmoz.

[+]


2020/05/22

LANBIDE HEZIKETAko Ate ireki pertsonalizatuak

Gure hezkuntza eskaintza ezagutu nahi izanez gero, edota informazio zehatza beharrez gero deitu hitzordua eskatzeko 946169002 telefonora, edota jarri gurekin harremanetan mbengoa@leartik.eus helbidera idatzita.

[+]


2020/05/22

Ikasleen itzulerarako prestakuntzak

Datorren astelehenean, maiatzak 25, ikastaro eta Lanbide Heziketako ikasle eta langileren itzulerarako prestaketa lanak egin ditu Lea Artibai Ikastetxeak. Iñaki Beitiak Lan Arriskuen Prebentzioko arduradunak itzulerarako protokolo bereziak diseinatu ditu.

[+]


2020/05/14

Ikasgeletara itzulera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bidali duen zirkularraren arabera eta aurreikusiten denez, deseskalatzearen 2.fasera igarotzen bagara, Lanbide Heziketako bigarren mailetako ikasleak enpresetara joan ahalko dira Lantokiko Prestakuntzako praktikak burutzera maiatzaren 25ean.

[+]


2020/04/24

ATE IREKI pertsonalizatuak ON LINE

Hitzordua eskatzeko, deitu 946169002 telefonora 8:00etatik 13:30era, edo jarri harremanetan mbengoa@leartik.eus helbidera idatzita Lanbide Heziketarako, edota eiriondo@leartik.eus helbidera Batxilergorako.

[+]


2020/03/24

TKNIKA eta COVIDEUSKADIren ekimenarekin bat egin du Lea Artibai Ikastetxeak ere

Lea Artibai Ikastetxea 3Dprinting erabiliz TKNIKA eta COVIDEUSKADI-rekin batera osasun arloko langileentzat aurpegia babesteko biserak egiten ari gara. Une gogor hauetan gure ekarpena egin nahi dugu, gure ezagutza elkarbanatzea gizarte osoaren onurarako.

[+]


2020/03/23

Eskolen etenaldiaren luzapena

Martxoaren 18an Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi digutenez, eskolen aldi baterako etetearen luzapena izango da.

[+]


2020/03/18

Prestakuntza DUALa egiten dauden ikasleen jarduera

DUAL sisteman, ikasketak eta lana alternantzian egiten ari diren ikasleek, enpresaren arabera, lanean jarraitu ahalko dute, enpresan bertan edota etxetik lana eginez.

[+]


2020/03/17

Leartikerrek medikuntza-gailuen garapenean kudeaketa egokia bermatzen duen ISO 13485 ziurtagiria lortu du

Leartikerrek biomedikuntzaren sektorearen aldeko bere apustu estrategikoan, Health espezializazioa du polimeroen teknologiaren esparruan, non balio erantsi handiko medikuntza-gailu berriak garatzen dituzten, gaixoaren diagnosi, tratamendu eta erosotasunean erabiltzeko. Hori dela eta, ziurtagiri hau lortzeak aitortzen du Leartikerrek kalitate-arau zorrotz baten menpe lan egiten duela, eta horrekin, eskaintzen dituen garapen eta zerbitzuen segurtasuna eta fidagarritasuna adierazten duela.

[+]


2020/03/16

Lanbide Heziketako praktiken etenaldia

Lanbide Heziketako ikasleen Lantokiko Prestakuntzako modulua egiten ari diren ikasleen jarduera bertan behera geratuko da, Covid-19 birusak sortutako osasun krisiaren ondorioz.

[+]


2020/03/12

Aldi baterako klaseen etenaldia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik jakinarazi diguten bezala, bihartik, martxoaren 13tik, aurrera eskola-jarduera presentziala bertan behera geratzen da.

[+]


2020/03/09

Leartikerrek elikagaien segurtasuna bermatzeko mikrobiologiako analisi tekniken akreditazioa zabaldu du

Leartikerrek hainbat analitika burutzeko laborategia dauka, garatzen dituen I+G+b proiektuetan elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatu ahal izateko. Aurten, laborategiak ISO 17025:2017 araudipean dauden entsegu akreditatuen eskaintza handitzea lortu du, 2073/2005 arautegian agertzen diren bakterioen ia gehiengoa analizatzeko aukera ematen diena.

[+]


2020/03/09

Leartiker EIT FOOD plataformako kide egin da

Aurten 2021erako proiektuak zehazteko jardunaldia Budapesten ospatu da, urtarrilaren bukaeran, eta Leartiker bertan izan da kide berri moduan, partnerrak ezagutu eta proiektu berriak zehazteko helburuarekin.

[+]


2020/03/06

Nekazaritzako elikagaien arloko ekoizle txikiek berrikuntzan murgiltzeko aukera izan dute

Nekazaritzako elikagaien arloko ekoizle txikiek berrikuntzan murgiltzeko aukera izan dute ONEKIN MugaGabe programaren bitartez.

[+]


2020/03/05

Leartiker eta Azaro Fundazioak CIRCULARSEAS europar proiektuaren aurkezpen ofiziala egin dute

Proiektuaren helburua itsas sektorearekin lotutako jardueretatik sortzen diren hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da. • 3D teknologia erabiliko dute arrantza-sektoreko enpresei zuzendutako produktu jasangarriagoak sortzeko.

[+]


2020/03/05

Ikasleak atzerrira praktikaldiak egitera

Ziklo ezberdinetako ikasleek parte hartuko duten Erasmus+ atzerriko egonaldi hauetan enpresetan praktikak egiteko. Besteak beste, Herbehereak, Polonia, Txekiar Errepublika eta Italiara bidaiatuko dute, Italiara joatekoak ziren bi ikasleek Koronabirusa dela eta arazo ezberdinak izan dituzte,

[+]


2020/03/04

Animaliak tokiko lehengaiekin elikatzea jasangarriagoa izateaz gain, lortutako elikagai eratorrien kalitatea hobetzen du.

Bi urtetako lanaren ondoren, KALIKOLZA proiektua bukatu egin da, eta dagoeneko lortutako emaitza nagusiak ikusgai daude bere webgunean. 2017, 2018 eta 2019 urteetan zehar egindako ikerketari esker, animalien elikaduran tokiko koltza sartzeak, ardi esnean, bere esneki eratorrietan eta haragi produktuen (txerri eta txahal haragian) kalitatean eragiten duen hobekuntza erakutsi da. Kalitate hobekuntza hau gantzaren kalitatean eman da, non gantz-azidoen profila nabarmen hobetu den, batez ere gantz-azido poliasegabean (PUFAk) eta hain ezaguna den Omega 3an.

[+]


2020/03/03

Azpeitiko ELIKAGUNEAren 2. urteurreneko ospakizun ekitaldian parte hartu du Leartikerrek

Otsailaren 8an, ELIKAGUNEAren 2. urteurreneko azoka berezia ospatu zen Azpeitiko Azoka Plazan. Asteroko baserritarren ohiko azokaren jarduna mantentzeaz gain, egun berezi hori ospatzeko, hitzaldi ezberdinak antolatu ziren goiz osoan zehar.

[+]


2020/02/20

Leartikerrek kautxuen karakterizazio eta simulazioaren inguruko ikastaro aditua antolatu du

Will Mars nazioarteko adituarekin elkarlanean, Leartiker zentro teknologikoak kautxuen nekearen inguruan formakuntza espezializatua antolatu du, otsailaren 17tik 21erako astean zehar ospatzen ari dena.

[+]


2020/02/18

Leartikerrek hitzaldi bat eskainiko du AerospaceEurope 2020 biltzarrean

Leartikerrek hitzaldi bat eskainiko du AerospaceEurope 2020 nazioarteko lehenbiziko biltzarrean, Burdeosen ospatuko dena otsailaren 25etik 28ra bitartean. Burdeosen aurkeztuko den lana Aernnova enpresaren eta Leartiker zentro teknologikoaren lankidetzaren emaitza da, Interreg Sudoe Programarekin batera finantzatuta dagoen Aerocar europar proiektuaren baitan eman dena, eta aeronautikaren sektoreko aluminiozko pieza bat konposite materialarekin garatutako pieza batekin ordezkatzean datza.

[+]


2020/02/17

Leartikerrek “Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatuko du

Datorren maiatzaren 15ean, Leartiker zentro teknologikoak “Polymers and Medical Applications” jardunaldiaren 8. edizioa ospatuko du, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da gai honetan interesa dutenentzat.

[+]


2020/02/13

Elikagaien Industriako ikasleek prozesatutako elikagaiak

Lanbide Heziketa ikasten dauden Elikagaien Indusriako prozesuak eta kalitatea goi mailako zikloko ikasleek elikagai ezberdinak prestatzeko eta kontserbatzeko praktikak egin dituzte, besteak beste, ogia, hegaluzea, txorizoa...

[+]


2020/02/12

MAIER-eko langileak LEANen espezializatzen

MAIER kooperatiba Elkarteak bere langileak LEAN MANUFACTURING-eko ezagutzetan trebatzeko inbertitu du, aurtengo ikasturtean 40 ordutako lau talde ezberdin izango ditugu gure Lean Eskolan formatzen.

[+]


2020/02/07

Leartikerrek OPEN LEARTIKER proiektua aurkeztu du Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan

Otsailaren 5ean Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan parte hartu zuen Leartikerreko Berrrikuntza Estrategikoko arduraduna den Josu Goikoietxeak. Bertan, Fagor Arrasate eta KREAN Groupekin batera, berrikuntza eta kultura praktikak aurkeztu ziren. Leartikerrek 2019an zehar lan taldean garatu duen OPEN LEARTIKER.COM proiektua aurkeztu zuen Josuk.

[+]


2020/02/03

CircularSeas europar proiektuaren jardunaldietan parte hartzeko deialdi irekia

Datorren otsailaren 27an, CIRCULARSEAS* europar proiektuaren aurkezpen ofiziala eta lehenbiziko workshop edo herrialde-tailerra ospatuko dira Leartiker zentro teknologikoaren eskutik, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

[+]


2020/01/29

Elikagaien Industriako ikasleak Coca-Cola enpresan izan dira

Elikagaien Industriako programa ezberdinak egiten ari diren ikasleek Coca cola enpresak Galdakaon duen planta bisitatu dute. Bertan Coca-Cola Company-ren produktuen fabrikazioa, merkaturatzea eta banaketa gertutik ezagutzeko.

[+]


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 

LAI 360



Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS