castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Berdintasuna

Berdintasuna

LEA ARTIBAI IKASTETXEA-k adierazten du emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna integratuko duten politikak ezarri eta garatzeko konpromisoa hartzen duela. Ez da sexuagatiko bereizketarik egingo, ez modu zuzenean ezta zeharkakoan ere. Gure erakundean benetako berdintasuna lortzeko neurriak bultzatu eta sustatuko ditugu; emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna gure politika korporatiboaren eta giza baliabideen politikaren printzipio estrategiko gisa ezarriz.

Emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna erakundearen esparru guztietan bermatuko da, hala nola,  langileen aukeraketa eta promozioan, soldaten politikan, formazioan, lan baldintzetan, lan osasunean, langileen edo kontziliazioan. Emakumeen eta gizonezkoen berdintasun printzipioa onartzen dugu; zeharkako diskriminazioa bereziki kontuan hartuta, hau da, itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo praktika batek sexu bateko pertsona bat beste sexu bateko pertsonekiko desabantaila partikularrean jartzen duen egoera.

Komunikazioaren inguruan, barneko zein kanpoko komunikazioa errespetatuko da, errespetu horri buruz hartzen diren erabaki guztien berri emango da, eta enpresaren irudia emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipio horrekin bat etorriko da.

Printzipio horiek gauzatzeko, berdintasun neurriak sustatuko dira, berdintasun plana ezarriz, egungo egoera hobetzeko. Horretarako, jarraipen-sistemak antolatuko dira, erakundean eta gizarte osoan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko.

Helburu hori lortzeko, langileek berdintasun neurriak eta berdintasun plana garatzeko eta ebaluatzeko prozesu osoan parte hartuko dute.

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS