Euskara Eguna 2025

2025-12-03

Goizean lehen orduan, ikastetxeko irratian, gure batxilergoko ikasle den Jon Abasolo bertsolaria elkarrizketatu dute irrati-saioan parte hartzen duten ikasleek, eta ondoren, Jon Arrizabalagak berak idatzitako Alemanaren mamua liburuaren aurkezpena izan dugu. Liburu honek, 1950 eta 1970 urte bitartean, Markina-Xemeinen alemaniarrek bizitako gorabeherak kontatzen ditu, bertako testigantza eta dokumentu historikoetan oinarrituta.

Hori bukatutakoan, batxilergoko ikasleek antolatuta, bingo, kahoot eta mihiluze jolasak burutu dira, ikasleek elkarrekin lehiatzeko eta euskaraz aritzeko aukera izan dezaten.

Goizerdian, bigarrenez, Berba Kafea ospatu da, non batxilergoko ikasleek euskaraz hitz egiten eta solasean aritzeko aukera izan duten giro atseginean. Horren ostean, herri kirolak izan dira protagonista, eta ikasleek indarra, trebetasuna eta lankidetza erakutsi dute.

Egitaraua amaitzeko, sorpresa moduan, mahai jokoak antolatu dituzte, parte-hartzaile guztien artean gozamen eta entretenimendua sortuz.

Aurten ere, Euskara Eguna giro onean ospatu dugu, eta ekintza guztiek euskarazko elkarreragina eta ikasketa sustatzeko aukera paregabea eskaini dute.

Bukatzeko, Jon Abasoloren hitzak ekarri nahi ditugu, gure altxorra den euskara zaintzeko bertsoarekin:

Gure inguruei doain bat jako
suertatu eta da horra
hametxe dogu lur hau euskaldun
ederra eta jatorra
baña ez bada zaintzen
erreza dogu galtzen
ezer ez baita hilezkorra
beraz ein daigun euskeraz berba
zaintzeko gure altxorra

 

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika