Goratz Sololuze eta Kepa Gandiaga, gure ikasle ohiak, Maroc Challenge erronkari ekin diote

2025-11-27

Gure ikasle ohiak diren Goratz Sololuze Aizpurua (pilotoa) eta Kepa Gandiaga Gerrikagoitia (kopilotoa) gaur abiatu dira Markinatik Maroc Challenge lasterketan parte hartzeko. Probak bost etapaz osatutako ibilbide luzea du, Marokoko mendietan eta Saharako inguruetan barrena, eta parte-hartzaileek kirol erronka gogorra eta ekimen solidarioa uztartzen dituzte bertan.

Bi lehiakideek Ford Focus 1.6 ibilgailua gidatuko dute, eta federatu gisa duten esperientzia aprobetxatuz egingo diote aurre 2.000 kilometro baino gehiagoko zeharkaldiari. Maroc Challengek, gainera, bertako komunitate ruralekin elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen du; Soluga Racing taldeak oinarrizko materiala eta laguntza zuzena emateko konpromisoa ere hartu du.

Lea Artibai Ikastetxetik zorte on eta animo beroak helarazten dizkiegu Goratz eta Kepari. Harro gaude gure ikasle ohiek halako proiektu kirol- eta solidarioetan parte hartzeaz, eta ziur gaude esperientzia paregabea biziko dutela.

Aurrera Soluga Racing! 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika