2025-11-21
Azaroak 18 – DEMA Enpresari Programa: 6 ideia bigarren fasera
Azaroaren 18an, gure ikasleek DEMA Enpresari Programaren irekiera-ekitaldian parte hartu zuten. Ekitaldian, Daniel Truranen “Ekintzailea izatea munduari begira” izeneko hitzaldia entzun genuen, eta bertan jakinarazi zuten zein proiektuk igaro duten 2. fasea.
Aurten, gure ikastetxeak 6 ideia bigarren fasera pasatzea lortu du, honako zikloetatik sortuak:
Sailkapen hau ikasleen konpromisoaren, berrikuntzaren eta talde-lanaren emaitza da.
.png)
 - copia.png)
Azaroak 19 – Lea Artibai Fundazioaren ideia-lehiaketa: 3 sari gure ikasleentzat
Hurrengo egunean, Lea Artibai Fundazioak lehen aldiz Heziketa Zikloko ideia-lehiaketako sariak banatu zituen. Gure ikastetxeko ikasleek aurkeztutako proiektuak oso maila altukoak izan ziren, eta 3 sari eskuratu dituzte.
Sari hauek ikasleen sormena, arazoak identifikatzeko gaitasuna eta ekintzailetza-proiektuak garatzeko trebetasuna aitortzen dituzte. Era berean, gure ikastetxearen kalitatezko prestakuntzaren eta ekintzailetza-arloaren fruituak dira.


Bi egun hauetan lortutako lorpenek argi erakusten dute Lea Artibai Ikastetxearen apustua ekintzailetza sustatzeko eta ikasleen gaitasunak garatzeko egiten den lanak fruitu nabarmenak ematen dituela. Harro gaude jasotako emaitzekin eta, batez ere, proiektu hauek etorkizunean ekarriko dituzten aukera berriekin.