2025-10-13
ZURRUNBILOA proiektua gazteen artean osasun mentala, ongizatea eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko ekimena da, eta hainbat lekutan tailerrak zein solasaldiak eskaintzen dituzte. Helburua da gazteak egoera emozionalak kudeatzeko eta laguntza bilatzeko tresnez hornitzea.
Enekok bere bizipen pertsonala oinarri hartuta hitz egin du, batez ere drogen menpekotasunaren inguruan. Horrez gain, gazteen eguneroko erronkei aurre egiteko eta ongizate emozionala zaintzeko gakoak eskaini ditu. Haren mezua argia izan da: “Edonori zerbait esatekotan, laguntza eskatu.”
Saioa hurbila eta interesgarria izan da, eta ikasleek aukera izan dute hausnartzeko, galderak egiteko eta euren iritziak partekatzeko.

