2025-06-12
DEMA-ko sari banaketen ekitaldian izan ginen. Lea Artibai Ikastetxeko 4 proiektu pasatu ziren finalera eta KIA-ko 2.mailako Jenniffer Paternina, Ainhoa Zarandona eta Oier Dominguez ikasleen enpresa ideiak jaso zuen sari bat, 185 proiektutik 9.postuan geratuz.
Enpresa ideia: PICOTTA
Lea Artibai eskualdean ekonomia zirkularra bultzatuz, inguruko gaztagintzatik jasotako gazurrez eginiko rikota eta merkaturatu ezin den frutarekin egindako konpotaz osatutako produktuaren ekoizpenera bideratutako enpresa.
Beste albisteak ikusi