2025-06-11
Ulibarri Programa ikastetxeen hizkuntza normalizazioaren gaineko programa da. Hezkuntza Sailak 1996-1997 ikasturtean jarri zuen martxan eta, une honetan, EAEko 400 ikastetxe inguru ari dira programan parte hartzen. Hizkuntza Normalizazioko Ulibarri programaren helburu nagusia EAEko ikastetxeetan euskararen ezagutza eta erabilera indartzea da, ikastetxeen eguneroko jardunean, esparru guztietan eta hezkuntza komunitate osoa aintzat harturik.
Gure lankide, Maite Irastorzak aurkeztu zuen beste ikastetxe batzuekin batera lankidetzan landutako Euskara gazteen ahotik deituriko proiektua.
Beste albisteak ikusi