ILUSIO PONPAK 2025: Ilusioa dagoen tokian, bide bat dago

2025-05-20

Lea Artibai Ikastetxeko auditorioa ilusio eta motibazio dosi handiz bete da 2025eko ILUSIO PONPAK jardunaldian. Ekitaldia goizeko 9:30ean hasi da eta Noelia Barruetabeña ikastetxeko zuzendaria izan da hitza hartu duen lehena, hizlariei eta bertaratuei jardunaldi hau posible egiteagatik eskerrak emanez.

Ilusio Ponpak edizio honetako gonbidatuetako bat Xabi Osa (Deba, Gipuzkoa) eliteko kirolaria izan da. Jaiotzatik desgaitasun fisiko bat duen arren, mugak buruan dituela erakusten du bere hitz eta bizipenen bidez. Xabik desgaitasun horrekin txikia zenetik gaur egunera arte, kirolari handi eta motibatzaile bihurtuta, egin duen bidea partekatu du. Beldurrak eta lotsak markatzen zituen bere egunerokotasunak bultzatuta espiral ilun batean erori zen, baina pertseberantzia esker eta baldintzarik gabe lagundu eta animatu zuten pertsonaz inguratuta, hortik ateratzea lortu zuen. Kirola funtsezkoa izan zen bere trantsizioan, hasieran bere inguruan zituen pertsona guztien onarpena eta hitz politak lortzera bideratuta zeuden bere ahaleginak, baina konturatu zen egiten zuena beragatik egin behar zuela, ez besteengatik. Prestakuntza fisikoan eta nutrizionalean zentratu zen hasieran baina osasun mentalaren garrantziaz ohartu zenean hasi zen bere helburuak lortzen.

Dania Diaz izan da bere esperientziak partekatzera etorri den beste gonbidatuetako bat. Magia eta ilusioa esperientzia paregabe eta inguratzaile batean uztartzen dituen Venezuelako ilusionista honek irribarreak eta harridura piztu ditu bertaratutakoen artean, bere artearen bidez eta fantasiaren eta emozioaren artean egiten duen loturaren bidez. Got Talent telebista saioan izandako parte hartze nabarmenagatik ezaguna, Daniak anekdota pertsonalak magia efektu ikaragarriekin nahasteko duen abilezia handia erakutsi du gaur, aurrez aurre zuen publikoa txundituta utzi duelarik.

Luis Galindo (Zaragoza) izan da hitza hartzen azkena. Nazioartean hitzaldi motibatzaileak eskaintzen ibiltzen den hizlari honek 3.500 hitzaldi baino gehiago eman ditu eta 39 urtetik gorako esperientzia pilatzen du hainbat sektoretako enpresetako zuzendaritza-postuetan. Galindok, norberak bere helburuak lortzeko motibazioak eta ilusioak duen garrantzian oinarritutako hitzaldi inspiratzailea eskaini du. Eguneroko bizitzaren alderdi bakoitzean jarrerak nola eragiten duen hausnartzeko, pentsamolde positiboak erronkak aukera bihur ditzakeela erakutsiz. Ikuspuntu baikorrak erronkak aukera bilakatu daitezkeela erakutsi die bertaratuei, eguneroko bizitzako edozein aspektutan jarrerak berebiziko influentzia duela azpimarratuz.

Gaurko saio arrakastatsuak energia kargatzeko eta gure helburuak lortzera bultzatzeko motibazio hori bilatzeko balio izan du. Eta urtero bezala, opari berezi bat eman diegu bertaratu diren pertsona guztiei, ikuspuntu baikorra bilatzeko eguzkitako betaurrekoak.

 

Ekitaldiko argazki eta bideoak ikusteko egin klik hemen

Eta HITZAko kazetariak egindako argazkiak ikusteko klik hemen

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika