2025-05-07
KIROLIFEk eta CERATIZIT GROUPek Machining meets talent by CERATIZIT proiektu europarra sortu dute, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasleen talentua eta motibazioa garatzeko. Fabrikazio mekanikoaren mundura balioak eta talentua erakartzeko beharretik sortu zen, baita multinazionalak sektorean kualifikatutako eskulana behar izatetik ere.
2025 honetan elkartasuna eta mugikortasuna dira Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasleek aurre egin beharreko LEHIAKETAren ardatza. Bertan, mugikortasun-arazoak dituzten haurren arreta goiztiarreko zentroetarako euste-sistemak diseinatu eta fabrikatu beharko dituzte.
Dibertsitate funtzionalaren eta behar berezien munduari lotutako lehiaketa da, non arazo psikomotorrak dituzten 0-6 urte bitarteko haurrentzat gazteak hobekuntza bat garatzera inplikatzen diren. CERATIZIT, HETEL eta APDEMA enpresek bat egiten dute talentua garatzeko eta sektorearen barruan balioak bultzatzeko.
Nazio mailan 600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, hobekuntzak ekarriz, hori guztia talde-lanarekin, sormenarekin eta borrokarako espirituarekin batera. Gure ikasleek, Durangoko MARISTAK ikastetxeko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko zikloko ikasleekin elkarlanean aritu dira, durangarrek diseinua egin dute eta gureek ekoiztu dutelarik.
Beste albisteak ikusi