2025-03-31
Jardunaldian, zentro teknologikoen laguntzarekin enpresa txiki eta handiek sortutako produktu berriak aurkeztu zituzten.
Prozesuetan berrikuntzak ere ikusteko aukera izan zuten, nola hala, mermak gutxitzea, beste subproduktu batzuk eratzea, adibidez, zaporea ematen dutenak eta baita bioplastikoak konpostagarriak direnak (etiketetan erabiltzen direnak) enbaseetan berrikuntzak konpostagarriak izan daitezkeen proiektuetarako.
Merkatuan berritzearen kasuan, batetik, arrantza txalopetan arrantzatzeko esperientzia ematen duen proiektu pilotua aurkeztu zuten. Bestetik, basogintzan, control de flota: mendian dauden makinetako informazioa modu errealean eta denbora errealean bulegoko ordenagailuetan nola ikusi. Rafa Gorrotxategik gosaritako kakao dezberdinak aurkeztu zituen, baita bibotea ez zikintzeko taza bat ere. Ausolanen kasuan, janaria etxera eramateko zerbitzu berria aurkeztu zuen.
Berrikuntza teknologikoan: Euskaberrek nola digitalizatu dituen beraien baserri ezberdinak datu guztiak sistema batean edukitzeko.
Onmikatzaren kasuan, bertako lupuaren in vitro lorketari buruz hitz egin zuten sagardoan erabiltzeko. Eta amaitzeko: zertipork basatxerrin ezartzea. Digitalizazio bat ere, qr bidez kontsumitzaileari informazioa emateko hizkuntza ezberdinetan.
Beste albisteak ikusi