Gaztagintza Euskal Herrian jardunaldia

2025-01-13

Lanbide heziketako ikasle eta irakasleek gaztagintza sektoreko tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen jarduera honetan prestakuntza, esperientzia praktikoa eta arrakasta profesionaleko kasuak ezagutzeko aukera izan dute.

Horrela, jardunaldia elikagaien eraikineko instalazioetan zehar burututako bisita gidatu batekin hasi da. Bertan, Prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian zikloa ematen da. Espazio hau elikagaien teknologian espezializatutako Leartiker Zentro Teknologikoarekin partekatzen dugu, eta sektoreko etorkizuneko profesionalak zer ingurunetan trebatzen diren gertutik ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek.

Bisitaren ondoren, Malen Sarasua, Leartiker Esneki Zentroko arduradunak gidatutako gazta-dastaketa batean parte hartu dute. Esnekien ikerketan eta garapenean Euskal Herrian erreferentziazko zentroa den Esneki Zentroak eta Lea Artibai Ikastetxeak instalazioak eta ekipoak partekatzen ditugu eguneroko jardunean, prestakuntza ziklo honen eta tokiko industria-sarearen arteko loturak indartuz.

Jardunaldiari amaiera emateko, goi mailako Lanbide Heziketako Prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian zikloko bi ikasle ohiren testigantza baliotsua entzuteko aukera izan da: Unai Agirre bergararrak eta Haizea Egia markina-xemeindarrak beraien esperientzia akademiko eta profesionala partekatu dute. Lehenengoak Leartiker Elikagaien diseinuan lan egiten du ikerlari bezala, eta, bigarrenak, gastronomiaren esparrura eraman du bere prestakuntza, Eneko Atxa sukaldari ospetsuaren jatetxean ari baita lanean.

Ekimen honen bidez, Euskadiko elikagaien sektorerako etorkizuneko profesionalak prestatzeko dugun konpromisoa berretsi nahi izan dugu, elikagaien industriaren egungo beharrekin lerrokatutakoa, inguruko industria-ehunarekin harreman estua duena eta lan-aukera onak dituena.

Ekitaldiko argazkiak ikusteko egin klik irudian:

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika