2024-11-26
Elikagaien Bilketa Handia azaroaren 22an eta 23an izan da. Elikagaien Bankuaren urteko kanpainarik garrantzitsuena da, bere stocka bermatzeko eta Bizkaian 20.000 pertsona baino gehiagoren elikadura osatu ahal izateko. Ekitaldi solidario honekin gizartea batzen da pertsona guztiek elikadura duina eskura dezaten.
Gure irakasle ohiarekin, Dolorekin, batera egon dira Markina-Xemeingo supermerkatu baten. Boluntariotza gaztetatik sustatzeak autonomia, komunikazioa eta erresilentzia bezalako alderdiak indartzen ditu.