2024-06-27
ENPRESARI, DEMAk antolatzen duen enpresa-ideien lehiaketa da, honek Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen eta ikasle ohien artean enpresa-kultura ekintzailea sustatzeko, negozio bat lan-aukera bideragarri gisa abian jartzeko aukera proiekta dezaten du helburu.
Aurtengo edizioa oso arrakastatsua izan da, 282 ideia aurkeztu dira eta 113 proiektu aukeratu dira. Sari-banaketan 5 ideia-dosier onenak (erdi mailan), 10 enpresa-proiektu onenak (goi mailan) eta ideien ikus-entzunezko 5 aurkezpen onenak saritu dira. Saritutako enpresa-proiektuen artean gure web aplikazioen garapena zikloko ikaslea den Paul Moyaren Hitzak eta Herriak enpresa-proiektua izan da saritua.
Zorionak Paul!
Bideoa ikusteko: https://drive.google.com/file/d/1DoZY5kbkQe5Dt7YRa9TsCyCbPL8l97Zn/view?usp=drive_link
Beste albisteak ikusi