2024-04-17
Txileko Teodoro Wickel unibertsitateko ikasleak hartu ditugu urteko lehen hiruhileko honetan, unibertsitateak berak eskaintzen duen "Desarrollo de un proyecto empresarial-Pasantías Internacionales para estudiantes de formación técnica del CFT Teodoro Wickel" beka-programari esker. Ez da Txileko ikasleak hartzen ditugun lehen aldia, izan ere harreman estua dugu herrialde horretako unibertsitateekin 2015. urtetik. Orain arte, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Tknika zentroaren bidez etorri izan dira, baina aurten Teodoro Wickel unibertsitatearekin sinatutako akordioari esker etorri dira gure ikastetxera.
Horrela, 20 ikasle txiletar egon dira gure Egotetxean, urtarrilaren 12tik martxoaren 22ra arte, eta aldi horretan beraien karrera amaierako proiektua garatu ahal izan dute, hori baitzen beka-programaren helburua. Teodoro Wickel unibertsitateak karrera-amaierako proiektua atzerrian egiteko aukera ematen die prestakuntza teknikoko ikasleei, lan-munduan baliagarriak zaizkien ezagutzak eta esperientziak eskura ditzaten. Eta guk helburu hori lortzeko beharrezkoak dituzten baliabide guztiak eman dizkiegu.
Hasteko, 350 orduko formakuntza jaso dute beraien proiektuak garatzen laguntzeko ezagutzak eskuratze aldera. Denbora horretan modulu hauek landu dituzte: Berrikuntza-tailerra; Zaintza teknologikoko tailerra; Bideragarritasun-plana; Enpresaren irudia, branding; Coaching, zeharkako trebetasunak; eta Tutoretza pertsonalizatua. Horrez gain, inguruko enpresekin eta erakundeekin dugun harreman estuari esker, horietako batzuk bisitatu ahal izan dituzte, beraien proiektuak garatzeko ezagutza eta praktika erabilgarriak eskuratuz. Mendaroko ospitalea, Gautena (Gipuzkoako Autismo Elkartea), Erabil eta Leartiker zentro teknologikoa ezagutu dituzte besteak beste. Azken honetan, prototipoak eta hainbat analisi mota egiten ere lagundu diete.
Gainera, ibilbide guzti horretan, Ikastetxeko bi tutoreren laguntza eta aholkularitza izan dute ikasleek, eta proiektuaren araberako tutoretza pertsonalizatuak eta enpresekin harremanak lotzea ahalbidetu dizkiete.
Bi hilabete eta erdi hauetan hauek dira txiletar gazteek garatu dituzten proiektuak:
Diploma banaketako argazkiak ikusteko egin klik beheko argazkian
Burututako ekintza ezberdinetako argazkiak ikusteko, egin klik argazki honetan:
Beste albisteak ikusi