BASQUE CULINARY CENTER-ekin elkarlanean

2024-01-25

Urteak daramatzagu Basque Culinary Center (BCC) erakunde akademikoarekin elkarlanean proiektuak eta ekintzak garatzen. Oraingo honetan, ikastetxeko Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea prestakuntza zikloko bigarren mailako ikasleek BCC-ko Gastronomia eta  Sukaldaritzako Arteen Graduko Elikagaien Garapena eta Teknologia espezializazioko laugarren mailako ikasleen proiektuetan parte hartzeko aukera izan dute.

Pasa den azaroan ekin zioten lankidetza-jarduera horri BCC-ko ikasleen proiektuen aurkezpenarekin. Beraiek garatutako bost proiekturen inguruko azalpenak eta xehetasunak eman zizkieten gure Elikagaien Industriako ikasleei: Arrain analogoa, Gazta beganoa, Gozagarriak, Ogi-hondakinekin egindako garagardoa eta Olibondo hostoa esnekietan, hain zuzen ere.

Ondoren, gure ikasle bakoitzak egitasmo horietako bat aukeratu zuen bere ekarpena egiteko eta elkarlanean proiektua osatzeko. Helburua bost proiektuetan garatutako elikagaiei ikuspegi zientifikoa gehitzea izan da; hau da, balio erantsia ematea. Horretarako, zentro bietako ikasleek elkarlanean, ikastetxeko laborategi eta dastaketa gelan  elikagai horiek aztertu eta analizatu dituzte. Proteina eta gantzen analisiak, analisi mikrobiologikoak, ezaugarri organoleptikoak, elikagaien ehunduraren azterketa, alkohol mailaren neurketak eta beste hainbat prozedura burutu dituzte.

Jarduera honen bidez, ikasleek produktu berriak nola sortu ikasi dute, gastronomia eta aholkularitza teknologikoa uztartuz, ezagutzak partekatuz eta taldean lan eginez. Esperientzia oso atsegina eta aberasgarria izan da bi erakundeen ustetan, eta, beraz, etorkizunean ere lankidetzan aritzeko asmoa adierazi dute.

Gure Ikastetxeak elkarlana eta berrikuntza nagusitzen diren baloreetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua berresten du, eta Basque Culinary Center bezalako izen handiko erakundeekin mota honetako proiektuak gauzatzeko aukera ezinbesteko abantaila da bere ikasleen motibaziorako eta hezkuntzarako.

 

 

 

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika