Telmo Iruretaren hitzaldia izan dugu

2024-01-17

Bi urte zituenetik garun-paralisiarekin bizi da, Telmo Irureta Uria. Pedagogian eta Magisteritzan graduatua da. Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean ere hiru urtez ikasi du antzerkia. Film laburren, bakarrizketen eta antzezlanen protagonista da, eta Fernando Franco García zuzendariaren La consagración de la primavera filmeko protagonista izan zen, eta Aktore Berri Onenaren Goya Saria irabazi zuen lan honengatik. 

Desgaitu, mugikortasun murriztudun, ezindu, minusbaliatu, dibertsitate funtzional..... izenak izen, hizkuntza inklusiboa erabiltzearen garrantzia aipatu du, baina, berak bere aldetik, errespetuz tratatuz gero, berarentzat begirunea bera baino nahiago dituela ekintzak, azpimarratu du. Berak bizitako polemikaz ere aritu da eta, kontatu digu nola sare sozialetan sortutako eztabaida baten ondorioz atera zela jendaurrean pertsona homosexual gisa eta non emakumeen prostituzioa sustatzea leporatu ziotela 2023ko Goya Sarien banaketan emandako hitzaldiagatik. Bertan, pertsona ezgaituen bizitza sexuala defendatzen zuen.

Ekitaldiko laburpen bideoa ikusteko egin klik beheko argazkian:

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika