2022-11-23
Mondragon City Challengek, ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko lehiaketaren bigarren edizioak, enpresa-kudeaketako konpetentziak eta gehienez ere zortzi hilabetean negozio-eredu kooperatibo bat baliozkotzeko gaitasuna garatu nahi du batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateetako mundu osoko ikasleengan.
Horretarako, taldeka antolatuta eta bi kategoriatan banatuta ikasleek indarrak batzen dituzte lankidetza-proiektu propio bat garatzeko.
Aurten 7 herrialdetako 247 ikasle (108 taldek) hartu dute parte lehiaketaren bigarren edizioan. Hautapen-prozesu zail baten ondoren epaimahai teknikoak hurrengo fasera igaroko diren 20 taldeak aukeratu ditu.
Esan bezala, 20 talde horien artean, gure bigarren batxilergoko ikasleen talde bat dago: MUGABA KOOPERATIBA. Talde honetako kideak Etor Muguruza, Illaun Gallastegi eta Eneko Barrenetxea dira eta aukera izango dute proiektuaren bideragarritasun bat egiteko (ASEKOOP kooperatibako tutore baten laguntzaz) eta lehiaketaren hurrengo fasera igarotzeko. Lehiaketa irabaziz gero, BERLIN-era bidai bat lortu dezakete.
Animo ekipo!
Beste albisteak ikusi