2022-11-22
Hasteko Mondragon Taldean integratuta dagoen Barrenetxe Kooperatiba bisitatu dute. Etxebarrian dituzten negutegiak eta barazki ezberdinen sailkatze eta biltegiratze guneak ikusi eta ezagutu dituzte, Joana Tello, salmenten arduradunaren eskutik. Milaka letxuga, tomate, piper eta kalabaza ikusi dituzte, lehenik negutegietan eta gero, garbi-garbi eta kutxetan sailkatuta salmentarako nola prestatzen dituzten.
Ondoren Mungian kokatuta dagoen Golzarri behi esplotazioa ikustera joan dira, Jon Andoni Golzarriren esperientzia ezagutzeko aukera izan dutelarik bertan. Limusin arrazako behiak hazten ditu berak eta, behin ondo hazita, Eusko Label Haragi bezala merkaturatzen dira bere produktuak. Idi bat ere loditzen ari da, garaia heltzen denean idi haragiaz gozatu ahal izateko.
Lehen sektorea bizitzen ari den egoera zailaz jakitun bueltatu dira Eskolara, nekazari eta abeltzain hauen lanarekiko egin ohi diren hitz politak, ekintza/erosketa bihurtzeko konpromezuarekin.
Beste albisteak ikusi