BEXEN MEDICAL enpresakoak Batxilergoko ikasleekin izan dira.

2021-04-14

Mondragon Korporazioko Kooperatiba honek 42 urteko ibilbidea du eta Covid-19 gaixotasunarekin lotuta, Kooperatiba honek egindako lana aurkeztu du besteak beste.

Bexen Medical enpresa Hernanin kokatuta dago eta osasun arloan erabiltzeko materiale ezberdinak ekoizten ditu. Horrekin lotuta, 2020 martxoan musuko edo maskarilla kirurgikoak ekoizteko konpromezua hartu zuten, Espainiako Gobernuarekin, izan ere, momentu hartan Espainiar Estatuan gabezia handia zegoen eta kanpotik inportatzeko ere zailtasunak nabariak ziren. Horretarako Mondragon Korporazioko Mondragon Assembly Kooperatibak ekoiztutako makinak erosi eta Etxebarrin Cikautxok utzitako instalazio espezifikoetan martxan jarri zituen, egunean 24 orduz eta astean 7 egunez lan eginez, hilean 10 milioi musuko ekoiztera iritziz.

Horretaz gain, Pfizer eta AstraZeneca txertoen biltegiratze espezifikoa ere ari dira kudeatzen 2020ko abendutik, -80ºC-ko tenperaturan lehena eta 4ºC-ko tenperaturan bigarrena, heltzear dagoen Janssen txertoaren biltegiratzea ere Bexen Medical enpresak kudeatuko du, EAE-n, Galizian eta Madrilen dituen ultraizozkailuei esker.

Coronavirusak eragindako osasun krisialdi honetan Bexen Medical Kooperatibak bete duen eta betetzen ari den papera bereziki esanguratsua izaten ari da, Kooperatiba ezberdinen arteko lankidetza, konpromezua eta erantzukizuna aplikatuz eta egokitze gaitasun handia erakutsiz unean-unean erantzun egokiak eta azkarrak emanez.

 

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika