BERRIAK

Ikasle ohiak, Batxilergokoei beraien esperientzia kontatzen izan dira
Thumbnail

Gabonetako opor aurreko egunetan, unibertsitateko edota goi-mailako zikloetako ikasketak burutzen ari diren gure ikastetxeko ikasle ohiak izan genituen bisitan, beren etapa berriko esperientzia kontatzen batxilergoko bigarren mailako ikasleei. Jarduera honen helburua, batxilergoa amaitzean aukera ezberdinei buruz ematen dugun informazioa haien bizipenekin osatzea da.

2022-01-18

Oiasso museoan eta inguruko meatzeak ikusten izan dira Batxilergoko ikasleak
Thumbnail

Abenduaren 22an, Batxilergoko Giza-Gizarte Zientzietako lehen mailako ikasleak Yolanda eta Mikelekin Irunera joan ziren aintzinako Oiasso deituriko hirian erromatarrek utzitako ondarea ikustera.

2022-01-13

Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna
Thumbnail

Lanbide Heziketako goi mailako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleek, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapena landu dute. Besteak beste, guztiok berdin babesten gaituen dokumentu legal unibertsala dela eta denok eskubide horiek munduko bazter guztietan errespetatzeko eta defendatzeko erantzukizuna dugula ikasi dute.

2021-12-15

Euskararen egunaren inguruko ekintzak
Thumbnail

Abenduaren 3an ospatzen da, Euskararen Nazioarteko Eguna, euskararen aldeko eguna. Lea Artibai Ikastetxean euskarari geure babesa emateaz gain ekitaldi ezberdinak burutu ditugu, alde batetik hitzaldiak, bestetik jolasak eta zenbait lehiaketa ere antolatu ditugu.

2021-12-10

Guk sortzen dugun energia
Thumbnail

Lea Artibai Ikastetxea ere mundua aldatzen ari den iraultza energetikoan parte hartzen ari da. Eraikinetako teilatuetan jarrita ditugun eguzki-plaken bidez sortzen dugun energia kontsumitzen dugu.

2021-11-18

Lanbide Heziketako kongresua
Thumbnail

Azaroaren 10ean eta 11n Lanbide Heziketari buruzko Nazioarteko Kongresua ospatzen ari da Donostiako Kursaal Jauregian, “Lanbide Heziketa gizatasunaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean”. Bertan da Lea Artibai Ikastetxeko ordezkaritza bat.

2021-11-11

Kooperatibismoaz gehiago ikasteko hitzaldia izan dute Batxilergokoek.
Thumbnail

AGINTZARI, onura publikokoa den gizarte ekimeneko kooperatibako partaideak izan dira Giza-Gizarteko Batxilergoko 2.mailako ikasleekin Kooperatiba izaera juridikoaren hitzaldi bat ematen.

2021-10-21

EUSTORY lehiaketan sarituak izan dira gure ikasleak
Thumbnail

EUSTORY erakunde zibilen sare europarrean Espainia ordezkatzen duen La Real Maestranza de Caballería de Ronda erakundeak, Eustory lehiaketa antolatu du eta bertan gure ikasleen lan bat saritua izan da.

2021-10-08

Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte zerbitzuekin bilera
Thumbnail

Irailaren 20an Esperantza eraikineko areto nagusian, Amankomunazgoak deituta Markina-Xemeingo eta Etxebarriko ikastetxe guztietako ordezkariak bildu dira, Gizarte Zerbitzuak eta prestazioak azaltzeko.

2021-09-20

Mondragoiko Ezagutza dibisioa
Thumbnail

Mondragoi Korporazioan, pertsonen prestakuntza eta heziketa zutabe historikoak dira Esperientzia Kooperatiboan, hau dela eta Finantzak, Industria eta Banaketa dibisioez gain Ezagutzaren dibisioa ere bada, bertako partaidea da Lea Artibai Ikastetxea.

2021-09-15

Batxilergoko ikasturte hasiera
Thumbnail

Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleak Ongi etorri eguna ospatu dute. Tutoreen gidaritzapean elkar ezagutu eta giro onean ikasturtea hasteko dinamika desberdinak burutu dituzte

2021-09-08

2021- 2022 BEKAK
Thumbnail

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ematen dituen Unibertsitateaz kanpoko ikasketa-bekak eta -laguntzetarako 2021-2022 ikasturteko deialdia zabalik dago irailaren 30era arte.

2021-09-07

2021-2022 IKASTURTE HASIERA
Thumbnail

Ikasturteari hasiera ondo emateko jakin beharrekoak, ordutegiak, COVID neurriak... zehaztuko dira aurkezpen egunetan. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak egun eta ordutegi ezberdinak izango dituzte jente pilaketak saihesteko, ikasturte hasiera mailakatua izango da.

2021-09-03

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika